Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
"Ume solidarioak" ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko
Atzo -azaroak 26, domeka-, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, Urdaibaiko katekesiko taldeek eta Ipar-Hegoaldea misinoetarako taldeak antolatuta. Eguraldi ona lagun, 4.216 euro batu ebezan eta diru hori Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari l…
Domekaz, jostailu eta liburuen azoka solidarioa Gernikan
Domekaz, azaroak 26, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatuko da Gernikan, merkatu-plazan 10:00etatik 14:00etara, Urdaibaiko Katekesiko taldeek eta misinoetarako taldeak antolatuta. Gehiago jakiteko: hemen
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu
Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.
Algortako Berrerosle Santuaren parrokiaren 50. urteurrena
Bererosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, atzo -domeka, Algortako Berrerosle Santua parrokiaren 50. urteurrena oroitzeko urtearen hasierako Meza ospatu zan.
Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna
Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:
Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Gorpus Christi parrokian antolatzen dan hitzaldi sailari
"Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" goiburu orokorra dau Bilboko Corpus Christi parrokiak aurton antolatu dauan hitzaldi sailak. Berbaldiak eleizan bertan (Poza Lizentziatua, 50) ospatuko dira, 19:30etan. Gaur arratsaldez, Fernando Prado Donostiako gotzainak jardungo dau, "krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak" gaiaren inguruan.
Ospakizun "eder eta jentetsua" Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian
Joan dan zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barria, Areetako Mesedetako Ama parrokian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru eleizkizunean. Eleiza lepo bete zan Pastoral Barrutia osatzen daben parrolia eta alkarte erlijiosoetatik etorrita, hain zuzen be, Romo-Getxoko Mesedetako Ama eta Santa Ana eta San Jose Langilea parrokietatik eta Javerianak, …
Gaur eratuko da Areeta-Romo Pastoral Barrutia
Gaur, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Areeta-Romo Pastoral Barrutiaren (PB) eratze kanonikoa ospatuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizun horretan eta PBtik dei egiten deutse eleiztarrei parte hartu daien, "gure kristau alkartearentzat egundoko garrantzia dauan gertaera" da-eta.
Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
Irailaren 30ean, 'Goazen! 2023-24' kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Markinan. (Irailaren 4tik -astelehena- aurrera egin daitekez izen-emoteak web orrialde honetan). Gotzain Kontseiluak, aurreko urte bietan lez, baterako diru-batzea egitea proposatzen dau. Diru hori erdi bana banatuko da, Caritasen jarduerarako eta parrokietako gainerako beharrizanei aurre egiteko. …
Asteburuan, Algortako Berreroslearen urteurrena eta kulturarteko topaketa
Atzo -domeka-, esker oneko Eukaristia ospatu zan, Algortako Berreroslea eleizan lehenengo meza ospatu zala (1973.eko uztailak 21) berrogeta hamar urte beteten zirala-eta. Beste alde batetik, zapatuz, Orduñan, kulturarteko topaketa ospatu zan askotariko alkarte eta kulturarteko taldeetako 30 lagunen partaidetzagaz eta Laudato Si' entziklika ardaztzat hartuta.
HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko
"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, Pepelu Iglesias HOACeko kontsiliario eta Astrabudua-Erandioko Patoral Barrutiko (PB) abadea gidari dala.
Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden
Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian. Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben.
Eleizbarrutiak bikarioak aukeratzeko prozesuagaz jarraituko dau
Bilboko eleizbarrutiak ekin deutso era ofizialean bikario natusia eta lurralde bikarioak izendatzeko azterraldiko bigarren aldiari, joan dan abenduan kargu honeek barritzeko martxan jarritako eleiz gogoeta eta ardurakidetasunezko testuinguruan.
Eleizbarrutiak Garizumako lehenengo asteburua bizi izan dau
Hauts-egunez emon jakon hasiera Garizumari, parrokietan antolatutako eleizkizunetan batu zan milaka lagunen parte-hartzeaga. On Joseba Segura gotzaina katedralean ospatu eta web honetan zuzenean emon zan -hemen- katedraleko ospakizunean izan zan buru. Gainera, aurreko urteetan lez, Garizumako lehenengo asteburuan ospatu da Bake Topaketa, aurton, Erandion. Ekitaldiaren inguruko barriak: hemen.
Gaur, Erandio izango da bakearen topagune
Bihar, otsailak 21, Erandioko San Agustin parrokian, XII. Bake Topaketa ospatuko da, hau da, Bilboko Eleizbarrutiak bake eta adiskidetzearen alde egiten dauan topaketa nagusia. "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik, oraindik zabalik dagozan zauriei begiratuko jake eta alkartean oroimen, aurotpen eta baterako etorkizunerako bideak arakatuko dira.
Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?
Prest da aurtengo Gazteen Pazkoen egitaraua. Hamabost urtetik gorakoentzat dira eta "bizitza bizten dauan bidea" goiburuaren haritik osapatuko dira, eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa beste era batera bizitzeko aukera emonez. Antolatzaileen esanetan, "Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat lagun eta taldegaz batera zentzunez eta sakontasunez bizitzeko aukera da". Hogeta bost urtetik gorakoentzako proposamena be badago.
Amalurra, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketaren gaia
Ikusgai dagoz Kultur Erakundeen Mahaiak "Jazotakoa jaso / Comunica Cultura" goiburuaren haritik antolatzen dauan bideoklipen lehiaketaren IX. ekitaldian parte hartzen daben bideoak. "Amalurra eta Laudato si'" gaia da aurten jorratu beharrekoa, "Zer ematen digu eta zer ematen diogu" galdera abiapuntutzat hartuta gizadiaren eta lurraren arteko hartu-emona arakatzeko.
Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen
Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan.
Hauts-egunez, Eukaristia, zuzenean katedraletik
Arratsaldeko zazpiretan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean, gaur, Hauts-egunez, Garizuma-aldiari hasiera emoteko ospatuko dan Eukaristia.
Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.



