Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei
Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.
'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon
Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.
Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia
Datorren zapatuz, irailak 7, Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren hogeta hamabosgarren ekitaldia ospatuko da. Joko Alai Kirol alkartearen eskutik sortu zan oinezko ibilialdi hau 1988an. Harrezkero, hitzordu garrantzitsu bihurtu da izadia eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanentzat. Ibilbideak 37 kilometro ditu eta 19 ermita edo eleizaren ondotik igaroko da.
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.
Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz
Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea …
Astelehenean, San Joan egunez, ospakizunak Gaztelugatxen
Datorren astelehenez, ekainak 24, San Joan Bateatzailearen eguna -jaia bere jaiotegunean ospatzen dauan santu bakarra- ospatuko da. Eleizbarrutian, santu honen izenpeko diran ermiten artean, Gaztelugatxekoa dago. Bertan, goizean goizetik ospatuko dira Eukaristiak: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.
Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, …
Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau.
Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi
Barikuz, esker oneko meza ospatu zan Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Aurrerantzean, eleizak lehengo egitekoa izango dau, hau da, kapera bihurtu da eta bertan egun berezietan egingo dira eleizkizunak. Beste alde batetik, atzo -domeka- Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Berrizko Mesedetako Misiolarien XVII. kapitulu …
Hirukoiztarren familiak Karrantza bisitatu eban
Martitzenez, ekainak 4, Algortako Kristo Eroslea parrokia alkarteak, AA Hirukoiztarrek eta eleiztarrek Karrantzako Presako San Martin parrokia bisitatu eben. 1616.eko irailaren 20an Aljerian martiritza jasan eban eta hil egin eben Juan de Palacios eta Santisteban XVI. gizaldiko (1560) fraile hirukoiztarraren jaioterria ezagutu eben, non bateatu eben eta non bizi izan ebazan …
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.



