Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan
Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".
Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin
Orain dala 65 urte hasi ziran artea neurtzen Eleizondon (Zeanuri). Datorren domekaz, otsailak 18 -otsailaren 14aren hurrengo domeka-, San Balendin eguna ospatuko da. Ospakizun berezi eta maitea da eta Pietate ermitaren inguruan dagoan artearen neurketa da jarduera nagusia. Aurton, gainera, Nestor Basterretxearen kurutzearen aitamen berezia egingo da, Bermeoko artistaren …
Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa
Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: …
Heziketa-batzarrak, erretiroak eta Gabon-kantak
Ermuan, Abendualdi honetan, heziketa-batzarrak ospatu dira eta baita alkartearentzako erretiroa be. Astrabuduan, EKO-ACG mobimentuko umeek eta gazteek Gabon-kanten urteroko jaialdian parte hartu eben. Gernikan, katekesiko ume eta familiek eta Kosnoaga aisialdirako taldeak baterako ospakizunean parte hartu eben.
Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta …
Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako 'Bengo-lekun'
Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, "Etorkinak: immigrazinoari lotutako bost lekukotasun" saioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo-leku' lokaletan, abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinaren Nazinoarteko Egunaren inguruan.
Durangoko Andra Mari basilikako eleizpea konpondu eta barriro zabaldu dabe
Egunotan, jente asko hurreratuko da Durangora "Durangoko Azokaren" 58. ekitaldira eta, bide batez, gura dabenek Andra Mari basilikako eleizpe zaharbarritua bisitatzeko aukera izango dabe. Hain zuzen be, eleizpe honetan ospatu ziran azokaren lehenengo ekitaldiak, abenduan ez ezik, azaroaren 1ean, Domu Santu egunez. Arkupeetan, azoka egiten zan zapatu goizez, eta 1965ean be …
Gernikaldeko Eleizaren batzar nagusia
Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Batzordeak batzar nagusia ospatuko dau bere 10. urteurrena ospatzeko. Batzar nagusia zapatuz, abenduak 2, izango da, 11:00etatik aurrera, Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan. Batzarraren ostean, 12:00etan otoitzaldia egingo da Andra Mari parrokian eta 14:00etan, bazkaria izango da.
"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon
Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian.
Errekarte Pastoral Barrutiaren Eguna, Retuerton
Atzo -domeka-, "konfiantza, jai eta senide giroan", Barakaldoko Errekarte Pastoral Barrutiaren (PB) eguna ospatu zan, Retuertoko Jesusen Bihotza parrokian.
Bermeon, dirua batzeko kanpaina Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko
Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, "8.000 baietz" goiburuaren haritik.
"Bat eginda bizikidetzaren alde", musulmanen eta katolikoen batzarra
Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)
120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten
Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau.
Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra, zapatuz, Gurutzetan
Datozan asteetan bikaritzetan ospatuko diran Sinodoari buruzko hiru ekitaldietako lehenengoa ospatuko da datorren zapatuz, otsailak 28, Gurutzetako Mariaren BIhotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetan sinodo-taldeetan parte hartu daben 450 lagun ingururi egin jake deialdia saiorako. Gurutzetako hitzorduaren ostean, beste bi izango dira, martxoaren 14an, Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an, Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak). Hiru batzarrak zapatuz egingo dira, beraz, 10:00etatik 12:30etara.
Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) kideek zuhaitzak landatuko dabez domekaz Urdaibain
Datorren domekaz, martxoak 1, EKO-ACG mobimentuak zuhaitzak landatuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Lurgaia alkarearen eskutik eta deialdia egin dau jenteak parte hartu dagian. Joan dan urtarrilaren 18an egitekotan ziran ekintza hau, baina bertan behera itzi behar izan eben eguraldi txarragaitik, eta asteburu honetan egitea erabaki dabe. Izena emon eta gozatu domeka goizerako plan bikain honetaz. Goizeko 9:30etan da hitzordua Kurutze Santua ermitan (Muxika).
"Bizkia isilik", bederatzi bilkura pertsonen salerosketaren aurka
Hilaren azken eguaztenez ohikoa dabez, bilkura isilak egingo dira etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko. Oraingoan, Bizkaiko bederatzi herritan batera egingo diran bilkuretan pertsonen salerosketa, giza eskubideen bortxaketa larria dan eta mundu osoan gero eta hedatuago dagoana salatuko dabe. Bilkurak otsailaren 25ean egingo dira, 19:30etan.
El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon
"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak parte hartuko dabe.
Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik
"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.
HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko
"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, Pepelu Iglesias HOACeko kontsiliario eta Astrabudua-Erandioko Patoral Barrutiko (PB) abadea gidari dala.
Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden
Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian. Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben.



