Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

14.03.2024

Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.

12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari …

11.03.2024

800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera,

11.03.2024

Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari

Bihar -martxoak 12, martitzena-, Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldi sailari amaiera emongo jako. Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakaslea izango da azken hizlaria eta "Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako" gaiaren inguruan jardungo dau. Corpus Christi eleizan izango da (Licenciado Poza, …

04.03.2024

Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko …

04.03.2024

37 lagunek amaitu dabe "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa

Urte bi eta erditan "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa egin eta euren ikasketak amaitu dabezan talde bietako kideei diplonak banatu jakezan atzo -domeka- Areetako Santa Ana eleizan. Guztira, 37 lagunek parte hartu dabe ikastaroan. Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eskura emon eutsezan diplomak, Fernando …

04.03.2024

Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan

Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide

02.03.2024

Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian

Bihar -martxoak 3, domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Algortako Berrerosle Santua parrokian 12:30etan ospatuko dan Eukaristian. Azken hilabeteotan, hainbat jarduera antolatu da bertan, bere 50. urteurrena ospatzeko.

29.02.2024

Heziketarako saioa Zornotzan Alkartezainei buruz

Gaur goizean, alkartezainen inguruko heziketa-saioa ospatu da Zornotzan, IV-V bikaritzetarako. Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideek gidatu dabe 35 lagun bertan zirala ospatu dan saioa. 

29.02.2024

Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan

Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2597 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.

Emaitzak orrialdeka