Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

27.11.2023

"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon

Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian. 

27.11.2023

Errekarte Pastoral Barrutiaren Eguna, Retuerton

Atzo -domeka-, "konfiantza, jai eta senide giroan", Barakaldoko Errekarte Pastoral Barrutiaren (PB) eguna ospatu zan, Retuertoko Jesusen Bihotza parrokian. 

27.11.2023

"Ume solidarioak" ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko

Atzo -azaroak 26, domeka-, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, Urdaibaiko katekesiko taldeek eta Ipar-Hegoaldea misinoetarako taldeak antolatuta. Eguraldi ona lagun, 4.216 euro batu ebezan eta diru hori Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari l

24.11.2023

Domekaz, jostailu eta liburuen azoka solidarioa Gernikan

Domekaz, azaroak 26, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatuko da Gernikan, merkatu-plazan 10:00etatik 14:00etara, Urdaibaiko Katekesiko taldeek eta misinoetarako taldeak antolatuta. Gehiago jakiteko: hemen

13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

30.10.2023

Algortako Berrerosle Santuaren parrokiaren 50. urteurrena

Bererosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, atzo -domeka, Algortako Berrerosle Santua parrokiaren 50. urteurrena oroitzeko urtearen hasierako Meza ospatu zan.

09.10.2023

Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna

Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:

09.10.2023

Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Gorpus Christi parrokian antolatzen dan hitzaldi sailari

"Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" goiburu orokorra dau Bilboko Corpus Christi parrokiak aurton antolatu dauan hitzaldi sailak. Berbaldiak eleizan bertan (Poza Lizentziatua, 50) ospatuko dira, 19:30etan. Gaur arratsaldez, Fernando Prado Donostiako gotzainak jardungo dau, "krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak" gaiaren inguruan. 

25.09.2023

Ospakizun "eder eta jentetsua" Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian

Joan dan zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barria, Areetako Mesedetako Ama parrokian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru eleizkizunean. Eleiza lepo bete zan Pastoral Barrutia osatzen daben parrolia eta alkarte erlijiosoetatik etorrita, hain zuzen be, Romo-Getxoko Mesedetako Ama eta Santa Ana eta San Jose Langilea parrokietatik eta Javerianak, …

23.09.2023

Gaur eratuko da Areeta-Romo Pastoral Barrutia

Gaur, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Areeta-Romo Pastoral Barrutiaren (PB) eratze kanonikoa ospatuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizun horretan eta PBtik dei egiten deutse eleiztarrei parte hartu daien, "gure kristau alkartearentzat egundoko garrantzia dauan gertaera" da-eta.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2579 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.04.2026

A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe

Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko. 

07.04.2026

Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be

Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.

06.04.2026

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak. 

05.04.2026

Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.  

05.04.2026

Barrien laburpena Aste Santuan

Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

03.04.2026

Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.  

03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

02.04.2026

Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.

Emaitzak orrialdeka