Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

02.09.2023

Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa

Irailaren 30ean, 'Goazen! 2023-24' kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Markinan. (Irailaren 4tik -astelehena- aurrera egin daitekez izen-emoteak web orrialde honetan). Gotzain Kontseiluak, aurreko urte bietan lez, baterako diru-batzea egitea proposatzen dau. Diru hori erdi bana banatuko da, Caritasen jarduerarako eta parrokietako gainerako beharrizanei aurre egiteko.

24.07.2023

Asteburuan, Algortako Berreroslearen urteurrena eta kulturarteko topaketa

Atzo -domeka-, esker oneko Eukaristia ospatu zan, Algortako Berreroslea eleizan lehenengo meza ospatu zala (1973.eko uztailak 21) berrogeta hamar urte beteten zirala-eta. Beste alde batetik, zapatuz, Orduñan, kulturarteko topaketa ospatu zan askotariko alkarte eta kulturarteko taldeetako 30 lagunen partaidetzagaz eta Laudato Si' entziklika ardaztzat hartuta. 

19.06.2023

Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari eleizaren 50. urteurrena

Asteburuan, Bilboko Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ditu. Jardueraz beteta egon da asteburua eta, hasteko, zapatu goizez artisau-lanen azoka -marmeladak, egurrezko grabatuak...- egin zan, auzoko hainbat lekutan. Aldi berean, argazkien erakusketa jarri eben, Josune Larrakoetxea Fede-zabalkunde eta Katekesirako Artagan Pastoral Barrutiko …

05.06.2023

Asteburuan, kurtso amaierak, sendotzak eta saria

On Joseba Segura Biboko gotzaina buru zala, barikuz, Maria Erregina eleizan ospatu zan eleizkizunean, Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) eta 'Juventudes Marianas Vicencianas' (JMV) alkarteko taldeetako gazteek sendotza hartu eben. Zapatuz, San Anton eleizan, familien eukaristian, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) jaunartze osteko taldeek kurtso amaiera ospatu eben.Atzo, …

19.05.2023

Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa "Deadar" taldearen eskutik

Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte …

15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

08.05.2023

Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten

Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez. 

08.05.2023

Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea

Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 …

02.05.2023

Sestaoko familiak Larrabetzun eta erromesaldiak Gernika-Urdaibaitik Liebanara

Asteburuan, Sestaoko Pastoral Barrutiko (PB) familiak Larrabetzun alkartu dira. Beste alde batetik, Gernika-Urdaibaiko talde jentetsua erromes joan zan atzo Santo Domingo de Liebanara hainbat jarduera egitera eta eguraldi ederraz lagunduta. Gehiago jakiteko: hemen.  Beste hainbat argazki: hemen. Gernikako taldea Arantzazura joango da erromes datorren uztailaren 18an. 

29.04.2023

Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?

Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2579 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

02.04.2026

Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau

Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz

01.04.2026

Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz

1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera. 

01.04.2026

200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan

Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez  hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada. 

01.04.2026

Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean

Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.

31.03.2026

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian. 

31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.

30.03.2026

Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"

Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.

30.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa

Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).

29.03.2026
Emaitzak orrialdeka