Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

30.05.2024

"Gure baztertze-plana", mahai-ingurua San Bizenten

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako batxilergoko 1. kurtsoko taldeak deialdia egin dau bihar -barikua-, 20:00etan parrokiako Bengo-leku lokaletan ospatuko dan mahai-inguruan parte hartzeko. Hainbat gizatalderi lotuta egindako boluntario-lanaren ingurukoak azalduko dabez.

30.05.2024

Harmoniuma barriro martxan, Sodupeko eleizaren 530. urteurrenean

Datorren zapatuz, ekainak 1, urte bitan konpontzen aritu ondoren, Sodupeko San Bizente Martiria eleizako harmoniuma entzun ahal izango da barriro be. Arratsaldeko 19:30etatik aurera, kotzertua ospatuko da eleizan, Maria Vega Perez de Arlucea piano-jotzailea eta Irma Rutkauskaite-Egiluzek zuzendutako "Camerata Bilbao" protagonista dirala. 

27.05.2024

Misinoetarako taldea eta parrokia "kulturarteko Ermua 2024" ekitaldian

Gaur hasten da Ermuko kulturarteko astea. Zazpigarren ekitaldi hau zazpi egunez garatuko da eta, besteak beste, Ermuko misinoetarako taldeak eta parrokiak parte hartuko dabe. Gaur arratsaldeko 18:00etan antzeztuko dan lanean parte hartuk dabe: 'Pasmi' taldearen 'Show must go on' antzezpena Lobianon.

20.05.2024

Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera

Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatu zan, zapatuz,  Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barriaren sorrerako eleizkizuna. Hona hemen asteburuan Eleizbarrutian izan dan jarduera honen eta beste batzuen laburpena.

18.05.2024

Gaur sortuko da Santurtzi Pastoral Barrutia

Gaur arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatuko dan eleizkizunean, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria sortuko da. Pastoral Barruti hau, Sortze Garbia, Maria Eleizaren Ama, Apostoluen Erregina, San Pedro Apostolua, Gorka Deuna, San Joan Bateatzailea  eta Itsasoko Ama Birjina parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari …

22.04.2024

Miriolari Klaretarren 175. urteurrena

Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da …

16.04.2024

Azoka solidarioa Altamiran, Palestinako umeen alde

Datorren domekaz, apirilak 21, azoka solidarioa ospatuko da, Altamirako Hirutasun Santua parrokiak antolatuta. Altamira auzoko frontoian izango da, 11:00etatik 18:00etara. Batu daiten diruaren zati bat Palestinako umeentzat izango da eta beste zati bat parrokiara iristeko arrapala eraikitzeko.

03.04.2024

Argiztapen barria Durangoko Andra Mari eleizpean

Azaroaren amaieran amaitu ziran Andra Mari eleizearen konponketa lanak. Argiztatze sistema guztia barriztau zan. Halan eta guztiz be, jentearen aldetik kritika batzuk izan ziran, ilunegi egoala-ta.  Udalak egindako ikerketa lan baten ondorioz, argi gehiago jartzea ebatzi zan. 

14.03.2024

Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.

12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2579 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.

06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki. 

04.05.2026

Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat

Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak. 

02.05.2026

Bermeo: Parrokiak zabalik

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz. 

30.04.2026

Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".

30.04.2026

Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

29.04.2026

Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan

HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik'  ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.

Emaitzak orrialdeka