Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"
VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko: anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.
Gazte eta familia ugari Erramu-domekako ospakizunean, Barakaldoko San Jose parrokian
Atzoko egunez, era berezian ospatu eben Erramu-domeka Barakaldoko San Jose parrokiako familia meza, katekesiko familien eta Eleizalde taldeko (Eskaut taldea) eta DEADAR parrokiako taldeetako gazteen partaidtza zabalaz.
Debabarrena orfeoiaren kontzertua Ermuan
Debabarrena orfeoia 2016an sortu zan eta 25 lagunez osatuta dago. Debabarrena orfeoiak ontzertua eskaini dau Ermuko Santiago Apostolua parrokian, askotariko estiloetako kantu herrikoiak interpretatuz, "Besarkadak" goiburua izan dauan emonaldian. Jose Miguel Laskurain zuzendariak azaldu dauanez, pandemia atzean itzi eta emonaldi hau antolatu dabe, benetan falta jakuna, "alkar …
Kontzertu solidarioa Algortan
Datorren zapatuz, martxoak 25, kontzertua ospatuko da Algorta-Neguriko Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan, lanbideratzerako enpresa martxan jartearen alde. Aitor Uribelarrea parrokoak jakitera emon dauanez, ekitaldi hau parrokiak berak antolatu dau, hainbat eleiztarren proposamenarei erantzunez.
Amaya Modregok emongo deutso amaiera Garizumako berbaldiei Ermuan
Amaya Modregok amaiera emon eutsen atzo -martitzena, Ermuan, Garizuma-aldi honetan izan diran berbaldiei. Berrizko Mesedetako MIsiolariak partaideei lagundu egin eutsen "Garizumaren ikuspuntutik euren burua kokatzen (4. erronka, alkartea)". Estibaliz Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunaren esanetan, "zaintzan maisu zan Jesusek …
'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan.
Zubiaurreren "Nekaldia", Garain
Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 …
"Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiari buruzko berbaldia, VI. bikaritzan
Atzo -martxoak 15, eguaztena-, Marije Goikoetxea Giza Eskubideetan doktore, psikologo eta teologoak berbaldia eskaini eban "Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiaren inguruan, Areeta-Romo Pastoral Barrutian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko ekitaldien barruan. Ehun eta hogei lagun inguru batu zan eta hizlariak bertaratutakoen jakin-mina biztu eta euren arrera …
Garizuma-aldiko batzarrak Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan
Artagan Pastoral Barrutian (PB), batzarrak egiten ari dira Garizuma-aldian, hain zuzen be, eguaztenez, 19:45etan. Lehenengo saioan -martxoak 8-, Jaime Asenjo abadea izan zan hizlaria eta "Maria ebanjelioan" gaiaren inguruan jardun eban. Gaur, Enrique Franco basilikako arduradunak hitz egingo dau "gizarte sekularizatua" gaiaren haritik. Aurreko asteko saioa zein gaurkoa, …
Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan
Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari. Beste alde batetik, beste …
Astekoak, asteko barri nagusiak
Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)
Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.
14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita
9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.
Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara
Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.
Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.
III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean
Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).
Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin
Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan.
Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen
Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.
'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".



