Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

07.03.2023

Garizuma-aldiko berbaldiak Gernika eta Algortan

Martxoaren 1ean Garizumako lehenengo berbaldia ospatu zan Gobela-Galea Pastoral Barrutian (PB). Garizuma-aldi osoan, eguaztenez egiten ari dira saioak, Algortako Hirukoiztarren eleizan, 19:30etan. On Joseba Segurak eskaini eban lehenengo berbaldia, "Eleiza osoa bideari lotu jako lekuko Eleiza bakotxetik" goiburuaren haritik. Gaur, martxoak 8, Clara Arza Fede-zabalkunde eta …

23.02.2023

'Quinta parroquia' deitutakoak torreetako bat barriztatu dau

Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), ezkerreko torrea barriztatzeko lanak amaitzen dihardue.

20.02.2023

Rafael Aguirrek Jerusalemeko hasierako alkarteare bizitzari buruz hausnartuko dau datorren eguaztenez.

Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiak (Juan Ajuriagerra, 42) hilero antolatzen dituan berbaldien barruan, etzi -otsailak 22, eguaztena-, 19:30etan, Rafael Aguirre abade eta Deustuko unibertsitateko katedradun erretiratuak Jerusalemeko hasierako alkarteko kristauen bizimoduaren inguruan gogoeta egiten dau, Apostoluen Eginak liburuan jasoten dana kontuan hartuta. 

20.02.2023

Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan

Atzo -otsailak 19, domeka-, Ekonomia-gaietarako Batzorde barria aurkeztu zan Ermuan. Bertan izan zan Josemi Erdozain Eleizbarrutiko Ekonomoa. Honeek osatzen dabe Batzordea: Ana Gomez Rivas ekonomoak; Elena Alba Pelaez idazkari eta ekonomia-arloko arduradunak (bereizketa Eleizaren Doktrina Sozialaren argitan); Margarita Gonzalez diruzainak; Maria Jesus Hernandez eta Angel …

15.02.2023

"Batzuetan, Eleizak eta gazteek hizkuntza desbardinak darabilguz eta ez dogu alkar ulertzen"

Atzo -martitzena- Toño Casado Salamancako abadeak jardun eban Bilboko Corpus Christi parrokian, "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailean. "Abian dan Eleizak batez be gazteenei eskaintzen deutse arreta" gaiari buruzko berbaldia eskaini eban. Hizlari bikaina izanda, hasiera-hasieratik erakarri eban jentearen arreta. Berba-jario ederraz, originaltasunez eta musikaz baliatuz …

13.02.2023

Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da

Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.

11.02.2023

Asteburuan, tonbola solidarioa Zaldibarren

Urte bitan ezin izan dabe egin Zaldibarko 'tonbola solidarioa' eta asteburu honetan -atzotik domekara arte- tonbolaren 42. ekitaldia ospatuko dabe. Antolatzaileen esanetan, "egitasmo hau behartsuenen aldeko lehentasunezko aukera gauzatzeko eta herriko misiolariei laguntzeko sortu zan". Urtean zehar, emakumeak joskintzan aritu izan dira aitatutako tonbola solidarioan …

10.02.2023

80 lagun Portugalete Pastoral Barrutiko Batzar Nagusian

Joan dan eguaztenez, batzarra ospatu zan Portugaleteko Nazaret parrokian, Sergio Buiza lurraldeko bikarioa buru zala eta Pastoral Barrutiko (PB) pastoral eremu desbardinetako 80 lagun ingururen partaidetzagaz. Saioan, egitasmoari lotuta garatuko diran ekintzak aukeratu ziran. Belen Rodero Portugalete PBko ekipo ministerialeko kideak azaldu ebanez, "egitasmoa geure egiten …

21.01.2023

Sexu-gehiegikerien prebentzinorako protokoloari buruzko saioa bihar, Zornotzan

Gaur, urtarrilak 21, 10:00etatik 13:30etara, sexu-gehiegikeriak prebenitzeko protokoloari buruzko saioa ospatuko da Zornotzako Andra Mari parrokiako lokaletan. Juli Moreno Adin Txikikoen Babes eta Sexu-gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko kideak eta Txemi Santamaria Lagungoko kideak gidatuko dabe saioa.

07.01.2023

Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

"Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa", goiburuaren haritik jardungo dau Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak Bilboko Corpus Christi parrokian, 19:30etan.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2586 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.03.2026

14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita

9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.

26.03.2026

Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara

Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.

26.03.2026

Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan

Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.  

26.03.2026

III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean

Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).

25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

25.03.2026

Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen

Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.     

25.03.2026

'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"

Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".

24.03.2026

IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz

IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".

24.03.2026

Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan

"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.

23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

Emaitzak orrialdeka