Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Luis Casado fraile agustindarra, "langile gogotsua, parrokian buru-belarri ibilten zana", hil da
Atzo hil zan Bilbon, bat-batean, A. Luis Casado Espinosa fraile agustindarra. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, urtarrilak 3, ospatuko da, 11:30etan, Bilboko Mendiko San Jose parrokian.
Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan
Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau …
Gauerdiko Mezak Bizkaian
Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau …
Honeek be asteburuko jarduerak dira
Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.
On Joseba Segura gotzaina: "Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da"
"Eliza osoa behetik gora barrituz" goiburuaren haritik jardun eban atzo, eguaztena, On Joseba Segura gotzainak, Bilboko Corpus Christi parrokiak beste urte batez antolatu dauan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailaren barruan.
Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena
Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria …
"Haurtzaro solidarioa" eta beste hainbat jarduera 'zubi' luzean
Ondoren, azken egunetan gure Eleizbarrutian izan dan hainbat jarduera aitatuko dogu.
Asteburuko jarduerak
Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian:
Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean
IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.
Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari
Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Astekoak, asteko barri nagusiak
El resumen semanal de soticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días publicado en bizkeliza.org
Bihar Algortan, Bika Famili
Hirugarren "BIKA EGUNA FAMILI" ospatuko da bihar Algortako Tourseko San Martin parrokian. Bertan, Erandio, Astrabudua, Leioa, Areeta-Romo, Getxo, Uribe Kosta, Mungia eta Txorierriko katekesiko familiak batuko dira.
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak
Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) antolatuta.
Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon
Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.
Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan
Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako
Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan.
Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen
Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era berean, herri administrazinoen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako historiaren zati handi baten erakunde jagole diran eleizbarrutietako Historia Artxiboen arteko lankidetza egonkorrerako eskaera aztertu dabe.
"Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe"
Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran.



