Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean
Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.
Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
On Joseba Segura gotzaina: "Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu"
Zapatuz, ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan, Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, eta beragaz alkar-meza emon eban Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako ezintasunen arloko arduradunak. Aitatutako ordezkaritzako hainbat kide be izan zan ospakizunean eta …
Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur, ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko egunez, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.
On Joseba Segura gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko mezan
Gure Eleizbarrutian, ezintasunen bat daben pertsonak autortzeko eta eguneroko bizitzan eta Eleizaren bizitzan kontuan hatzeko ahalegina egiten da.
Hoy 3 de diciembre, se conmemora el Día Internacional de las Personas con Discapacidad. Él obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidirá una Eucaristía, esta tarde, a las 19:00 en la catedral de Santiago, que será emitida …
20 Eleizbarrutitako ikastetxeen biltzarra Bilbon
Estatuko 20 Eleizbarrutitako 40 lagun inguruk parte hartuko dau gaur eta biar Bilbon, Eleizbarrutietako ikastetxeen II. Biltzarrean. Hezkuntza eta Kulturarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko buru dan Mons. ALfonso Carrasko Lugoko gotzaina eta batzorde bereko kide dan Mons. Jose Luis Retana Ciudad Rodrigo eta Salamancako gotzaina eta Hezkuntza eta …
Asteburuan, Eleizbarrutian ospatu dan zenbait jarduera
Begoñako basilikan bariku arratsaldez egin zan ekitaldian, Bilboko gotzain izan zan eta gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan On Mario Izeta Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi izendatu eben. Gainera, Sestaon sendotzak ospatu ziran, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa norbere egin eta garatzeko irakurketarako hainbat saio egin da, senar-emazteak Eleizbarrutiko …
San Migel-Orozko eta Sestao Pastoral Barrutiak: Erromesaldia eta erretiroa
Apirilaren 18an, zapatuz, San Migel-Orozko Pastoral Barrutiko (PB) -San Migel, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Zollo eta Orozko- 60 lagun inguru Burgosera peregrinazinoan joan zan. Beste alde batetik, Sestao Pastoral Barrutiak (PB) urteroko helduen erretiroa ospatu eban Berrizen.
Bihar, Markinatik, 'Jazotakoa jaso' sari-banaketa zuzenean
Bihar, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Lan barrien aurkezpena Liburuaren Egunaren bezperetan
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta, ohikoa danez, literaturari buruzko hainbat jarduera ospatuko da egun horren inguruan. Gaur, barikua, Ramon HIlario Rodriguezen "La Semana Santa de Barakaldo" liburua aurkeztuko da Barakaldon. XX. gizaldian Bizkaiko ererlijinotasun herrikoiaren adierazpenik esanguratsuena izan zanaren oroimen historikoa jasoten dau. Eguenean bertan, BIlboko ikastola baten filosofia-, historia-, psikologia- eta erlejino-irakasle dan Emilio Mañas Ruizen "El Santuario de Begoña (Bilbao) y el nacionalismo vasco en la Historia Contemporánea y …
Eleiz Museoko zuendariak Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko zikloari hasiera emongo deutso
Urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Bizkaian, baina hilabete honetan bertan ospatuko da hareei lotutako ekitaldi bat. Bizkaiko Foru Aldundiak berbaldiak antolatu ditu jarduera prestatzeko eta lehenengoa apirilaren 21ean izango da Ondare aretoan, Raquel Cilla Lopez Artearen Historian doktore eta Bilboko eleizbarrutiko Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik, 18:30etan eta ekitaldi irekian.
Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira
Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra
Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira.
Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”
Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe
Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko.
Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be
Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.



