Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Asteburuan, erretiroak, ospakizunak eta urteurrena
Joan dan zapatuz, abenduak 2, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Egunez, Eukaristia ospatu zan Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. Egun berean gogoratu zan Euskeraren Eguna be, hainbat jardueraren bidez. Gainera, zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 10. urteurrena osptu eban, HOAC Bizkaia mobimentuko militanteek Abendualdiko …
ETBko mezak Begoñatik
Joan dan domekaz ETB1ek Begoñako basilikatik emongo dituan hiru Eukaristietatik lehenengoa eskaini eban. Kate beretik ikusia hal izango dira biharko -azaroak 26- meza eta abenduaren 3koa be, ohiko orduan, 10:00etan.
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusia, zuzenean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian, Begoñan. Zuzenean web honen bidez.
Gaur arratsaldez, Begoñako erromeriaren igoera
Aurton, Begoñako erromeriak hainbat barritasun dakar, aitagarriena, erromeria ofizialaren igoera bezperara aurreratu eta gaur ospatuko dabela 19:30etatik aurrera, Juan Carlos Rastrollo ekitaldi honetako Ohorezko erromesaren partaidetzagaz. Ohikoa danez, Bizkaia osotik etorritako lagunak Arriaga plazatik atarako dira eta Alde Zaharra kalejiran zeharkatu ondoren, Amatxuren …
"Soiltasunez bizitzea da hau geratzeko bide bakarra"
Gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini deutso Radio Popular-Herri irratiari..Koldo Campo kazetariak egin dau alkarrizketa hori eta hainbat gairen inguruan jardun dau, besteak beste, ekologia, migrazinoa, kulturanitztasuna edo ekonomia. Alkarrizketa osorik: hemen
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak.
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.



