Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
Hausterre-eguneko Eukaristia zuzenean katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Osasun Pastoraltzaren saioak hainbat herritan
Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen zala-eta, asteburuan hainbat jarduera ospatu da beste hainbat Pastoral Barrutitan. Osasun Pastoraltzarako Ermuko taldeak aldi barriari ekin eutsan, hain zuzen be, barikuz parrokiako lokaletan ospatuzan batzarrrean, non Osasun Pastoraltzarako eragileak batu ziran, besteak beste, taldekide barriei ondo etorria egiteko eta hasi barri daben …
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan; hori dala-ea, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatu eta web orrialde honetan zuzenean ikusi ahal izango dan Eukaristian.
"Nire ospitaleko jokoa", Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat
Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten …
Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala
Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).
Katedralean ospatuko da eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea (urtarrilaren 18tik 25era) dala-eta Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa zuzenean emongo da web honen bidez.
Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta-mezaren zuzeneko emonaldia
Zuzenean, 12:00etan, web honetan.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko Mezaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundearen eguneko Eukaristia Santiago katedralean.
Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon
Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.
Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña
Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan
Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien pertsonentzako bitarteko dan Hontza gaueko zentroaren ingurukoak kontatuko dabez bertako arduradunak eta egitasmoaren bultzatzaile dan Bilboko gotzainak.
Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena
Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena beteten dauan urte berean beteten ditu 75 urte Elguero auzoko Begoñako Andra Mari eleizak. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia bihar, zapatua, izango da Elgueron, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Parte hartu gura dozu bakearen, desarmearen eta zuzentasunaren aldeko ekitaldian?
Maiatzaren 31an, zapatuz, ekitaldia izango da eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, 10:00etatik 13:00era. BIzkaiko kristau talde, alkarte eta mobimenduek antolatuta, otoitz egiteko eta proposamenak aurkezteko alkartuko dira, "bakea, desarmea eta zuzentasuna" aldarrikatuz.
Eleizbarrutiko sei lagunek Frantzisko aita santuak emondako autorpenak jaso dabez
Gaur, Bilboko gotzainak `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak emon deutsez Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza, `Euskal Baliabideak taldeko´ kideei eta Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linazari. Kuruzea zein diploma jaso dabe, "eleiz alkartearen alde egindako guztiagaitik". Autorpenak esangura berezia hartu dau izan be aita santu barriai hartu dauan izena daroan Leon XIII.ak sustatu eban eta hil barri dan Frantzisko aita santuak emon eutsen.
Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko
Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea eguneratzeko bidea azaltzen da.
Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura
Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.
75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon
"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau 75urteotako historiaren errepasoa. Hamargarren panel bat be badau, zuria, "Etorkizunari begira" izenguruagaz, gura dauanak bere ametsak idatzi daizan. Ekainaren 1ean, erakusketa Barakaldotik Bermeora eroango dabe, …
Gaixoaren Pazkoa ospatzeko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
17:30etan, Begoñako Andra Mariaren basilikan, Gaixoaren Pazkoko Eukaristia hasiko da. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala ospatuko dan eleizkizuna.
Kaputxino nanoen milaka hazi Bizkaiko etxeetan
Joan dan zapatuz, Tropaeolum nanum landarearen milaka hazi banatu zan Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azokan. Partaide bakotxak pertsonalizatu eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu eban "Kit de la paz-Bakea erein" poltsatxoan, haziez gainera, kandela eta Iruña eta Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainen tidazkiaren txatal batzuk be baegozan. Orain, haziak ereiteko ordua da, izan be, bakea ez da opari pasiboa, erein, ureztatu eta babestu egin behar dogun erantzukizun eraginkorra baino.