Barriak
Etiquetado como: Ekonomia
Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean parte hartzen dau
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean -Euskalitek antolatuta, urriaren 16tik 27ra ospatzen ari da-, era bitako jarduerak garatzen dihardue: alde batetik, joan dan astean Biltzarra ospatu zan Bilboko Euskalduna jauregian, eta gainerako egunetan, bestelako jarduera ugari -lekuan bertan, online, mistoak- egiten ari dira. Guztietan, eta industria, zerbitzuak, osasuna edo …
Alkarkutxak 50 urte bete ditu
"`Alkarkutxa’ parrokia arteko alkartasuna gauzatzeko bidea da", aldarrikatu eban oraintsu Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekonomia arloko boluntarioen aurrean, Bilboko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan ekitaldian. La Caja Diocesana de Compensación-Alkarkutxak Urrezko Ezteguak ospatzen ditu aurton. Izan be, 1973an sortu zan Bilboko …
Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerentea: "`Alkarkutxa', parrokia arteko alkartasunerako mekanismoa da"
Hirurogeil lagun inguru batu zan atzo arratsaldez Eleizbarrutian, ekonomiaren arloan diharduen boluntarioen topaketan. Batzarra, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan.
Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan
Atzo -otsailak 19, domeka-, Ekonomia-gaietarako Batzorde barria aurkeztu zan Ermuan. Bertan izan zan Josemi Erdozain Eleizbarrutiko Ekonomoa. Honeek osatzen dabe Batzordea: Ana Gomez Rivas ekonomoak; Elena Alba Pelaez idazkari eta ekonomia-arloko arduradunak (bereizketa Eleizaren Doktrina Sozialaren argitan); Margarita Gonzalez diruzainak; Maria Jesus Hernandez eta Angel …
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".



