Barriak
Etiquetado como: Ekonomia
Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina
Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.
“Ardurakidetasuna Eleizan autofinantzaketa lortzeko”
Egunotan ospatzen dihardue Bilbon Kudeaketa Aurreratuaen Europako 31. Astea, Euskalitek antolatuta. Urtero egiten dan ekitaldian, enpresa eta erakundeetan garatzen diharduen eta beste batzuentzat be interesgarri izan daitekezan kudeaketari buruzko gai barriak lantzen dira.
Bilboko eleizbarrutiak egoitza bakarra egiteko egitasmoari eutsi egiten deutso
Bilboko udalak Barrainkuan eleizbarrutiaren erakin barria jasotzeko obra-baimenaren luzapena ukatu ondoren, Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerenteak obraren gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak eskeini ditu. Bere esanetan, sakabanatutako 12 zerbitzu batzeko "egitasmoak orain be lehentasuna dau" Bizkaiko Eleizarentzat eta gertatu dana "enpresa eraikitzailearen …
Azaroak 10, Bizkaiko Eleizaren Eguna
Bihar, azaroak 10, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko da, hain zuzen be, Oroimenaren Egunean bertan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri eta jarduera prestatu dau eleiz alkarteei zein gizarteari begira egun horreen inguruan. Joan dan urriaren 25ean, gotzainak politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun inguru batu ebazan gosarian parte hartu eban, besteak beste, …
Bilboko Eleizbarrutiak bere 'kontuen' barri emonez
Datorren domekaz, azaroak 10, lekuko Eleizen Eguna, hau da, hemen, Bilboko Eleizbarrutiaren Eguna, ospatuko da. Goiburu beraren haritik ospatuko da Eleizbarruti guztietan: "Eta bila ari zarana zure barruan balego?". Bizkaian, aurton, kutsu berezia dau jardunaldiak, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren barruan ospatuko dalako. Hori dala-eta, On Joseba Segura …
Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei
"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.
Jasangarritasunaren inguruko sari bi jasoko ditu bihar Eleizbarrutiak
Gaurtik eguaztenera arte -maiatzak 29-, ekonomia, sostengatze eta gardentasunaren jardunaldiak ospatuko dira Madrilen, Gotzainen Batzarreko Ekonomia-gaietarako Idazkaritzaordeak, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzak eta Gardentasunerako Bulegoak antolatuta. Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak, Anabella Barroso gardentasunerako arduradunak eta Jose Joaquin …
'Eliza jasangarria" saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari
Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo …
Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian
Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.



