Barriak
Etiquetado como:
Saria Caritaseko Txorierriko boluntarioentzat
Caritaseko Txorierriko kristau alkarteko bolunterioei autorpena jaso dabe Txorierriko Mankomunitataren eskutik. Hain zuzen be, saria emon deutse euren ibilbide eta ekintza solidarioagaitik, aspalditik ari dira-eta, egunero-egunero pertsona nagusiak bisitatzen, neskato-mutikoei eskola-laguntasuna emoten eta familia askori harrera-zerbitzua eskaintzen.
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau David Salvadorri eskainitako omenaldiagaz
Gaur, 'Triple A' talde terroristaren biktima izan zan David Salvadorri omenaldia eskaini deutse gaur Bilbon. Udalbatzak bere oroimenezko plaka ipini dau eta Bake eta Bizikidetzarako Bilboko Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kideek parte hartu dabe ekitaldian.
Kurtsoko pastoralgintzari ekin deutse parrokietan
Joan dan irailaren 28an ospatu zan Goazen! ekitaldiak emon etusan hasiera ofiziala Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburuan, Bizkaiko parrokia gehienak hasi dira ospakizunak ohiko ordutegietan egiten eta apurka-apurka martxan jarten ari dira katekesiak, talde-batzarrak, e.a...
Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan
Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.
Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko
Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben.
Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Eleizbarrutiko diakonek euren urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia ospatu zan Euskalduna jaruegian.
EKO-ACG mobimentuaren konbibentzia, "barriro egiteko moduko esperientzia""
Asteburuan ospatu da Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuaren BIzkaiko ordezkaritzaren eskutik belaunaldi desbardinak batu dituan konbibentzia. Larrabetzun batu ziran heldu eta gazteak, amaieran adierazo ebenez, "senidetasunez eta pozez betetako giroan. Arduradunen esanetan, "esker ona adierazo gura dogu, orokorrean izan dan parte hartzeagaitik eta, zehatz-mehatz gazteen presentzia esanguratsuagaitik".
Aita Martzel Andrinua eta Aita Luis Baraiazarra euskal kulturan eredu izan diranak hil dira
Goizean goiz izan genduan Luis Baraiazarra Markina-Xemeingo karmeldar alkateko frailearen heriotza eta minutu gitxiren buruan gure barruan zirrara sentitu genduan Martzel Andrinua pasiotarraren heriotzaren barriagaz. Fraile biok eredu izan dira euskal kulturan eta biak ala biak nabarmendu ziran fedearen eta euskeraren arloan. Lehenengoak lan klasikoak itzuli ebazan batez be, santuek idatzitakoak. Bigarrena, bertsogile handia zan eta ez zan sekula bere bertsorik falta izan Bizian gora nagusien mobimentuak antolatze ebazan bidaia eta topaketetan. Baraiazarra zein Andrinua Euskaltzaindiako …
Mundakan, barriro jarri dabe lapurtutako kurutzea
Mundakako Goiko kalean orain dala denporaldi bat lapurtu eben kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu dabe. Lagun asko batu zan kurutzearen ondian, otoitz eta musikaz bustitako ekitaldian. Herriaren historia, legatu eta fedearen erakusle dan kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu egin eben.
Eleizbarrutiko ordezkaritza gazte pastoraltzarako arduradunen biltzarrean, Tenerifen
Urriaren 3tik 6ra ospatu da Tenerifen gazte pastoraltzarako ordezkari eta arduradunen biltzarra, Gaztaro eta Haurtzarorako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatuta. Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz, bestak beste, Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kidea eta Susana Mallo Jesusen Mirabeak ordenako monja izan dira saioetan.