Barriak
Etiquetado como: Musika
Datorren asteburuan, kontzertuak izango dira Ziortzan
Sasoi honetan ohikoa danez, “Ziortzako Kontzertuak” musika-emonaldiak izango dira Ziortzako kolegiatan. Hogeta hamazazpigarren ekitaldi honetan, doako sei kontzertuz gozatzeko aukera izango da irailaren 13tik 21era. Beste urte batzuetan lez, autobusa jarriko dabe Bilbotik Ziortzara joateko (Elcano 5, Txabarri jauregiaren pareko bus-geltokia) eta bueltatzeko. Txartelak 10 …
“Urdaibaiko Organoak” organo-jaialdia erdialdera heldu da
Ekainaren 19an emon jakon hasiera "Urdaibaiko Organoak" organo-jaialdiaren 21. ekitaldiari. Asteburu honetan be izango dira kontzertuak, esate baterako gaur -abuztuak 2, zapatua- Arratzuko Santo Tomas eleizan, 20:00etan, Benantzi Bilbao (organoa) protagonista dala, eta bihar -abuztuak 3, domeka-, Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan, Christian Tarabiaren (organoa) …
"Urdaibaiko organoak" organo-jaialdiaren lehenengo kontzertua Mundakan
Aurton, Urdaibaiko organoak jaialdiaren hogeigarren ekitaldia ospatuko da. Gaur -zapatua-, ospatuko da lehenengo kontzertua Daniele Ferrettiren eskutik Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Gaur hasiko da Lekeition “Itxas Soinua” jaialdia
Lekeitioko "Itxas Soinua" nazinoarteko jaialdiaren 45. ekitaldian, bost proposamen egin dabez, musika klasikoa eta modernoa buztartuz. Gaur arratsaldez emongo jako hasiera jaialdiari Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Xabier Zeberiok 'Pause' bere azken lana aurkeztuko dau Iñar Sastre pianoan dala.
Karmeneko Amaren omenezko jaietan, abesbatzen kontzertuak Barakaldoko eleizetan
Uztailaren 16an, eguaztenez, Barakaldoko zaindari dan Karmeneko Amaren eguna ospatuko da eta gaur emongo deutse hasiera bere omenezko jaiei. Beste behin be, musikak protagonismo handia izango dau eta kontzertuak izango dira hainbat eleizatan
Eskusoinuen kontzertua Caritasen "Egunon Etxea"ren alde
Amagoia Loroñok zuzentzen dauan Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak 15 urte daroak Bilboko leku guztietara musika eroanez, hiribilduko Udalagaz batera antolatutako "Musika, zeure auzoan gozatzeko" jaialdiagaz. Hilabeteotan ospatu dan jaialdiari bihar -maiatzak 31, zapatua- emongo jako amaiera Begoñako basilikan iluntzeko zortzietan Catitas Bizkaiaren “Egunon …
"Aba Taano" gospel-boskoteak Begoña eta Galdakaon jardungo dau
Datorren zapatuz, eleizbarrutiak egun garrantzitsua bizi izango dau, bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko dau-eta. BECen ospatuko dan “Eleizea Plazara” ekitaldian milaka lagun batuko da goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara. Arratsaldeko jarduerei jarraipena emon gura deutsanak, Aba Taano Ugandako taldeak Galdakaoko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian …
Asteburuan, kontzertuak Abadiño, Durango eta Begoñan
Gaur -maiatzak 10, zapatua-, Bilbao Hiria Nazinoarteko Organo-jaialdiari hasiera emongo jako Frantziako Tolosako kontserbatorioko organo-irakasleak Begoñan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dauan kontzertuagaz. Beste alde batetik, Durangoko Orfeoiak -abesbatza eta ganbara-orkestrak Abadiñon eta Durangon jardungo dau asteburuan.
Gizakundea eta Sortze Garbia eleizetan, "Bilboko irudiak"
Bihar -maiatzak 9, barikua- "Bilbao gozo 'Estampas bilbainas-Bilboko irudiak" jaialdiari hasiera emongo jako. Rossini abesbatzaren ekimena da eta Bilboko Udalaren eta gozotegien Bizkaiko gremioaren laguntzagaz antolatu dau. Sei kontzertu izango dira sei leku desbardinetan, 19:30etan (sarrera doan leku guztiak bete arte) eta antolatzaileen esanetan, Uribilduaren sorreraren …
Denporaldiko lehenengo kontzertua Durangoko basilikan
Arandoño Kultur Alkarteak denporaldi honetarako prestatu dauan egitarauko lehenengo kontzertua ospatuko da bihar -apirilak 26, zapatua-, Durangoko Andra Mari basilikan. Oscar Rodriguez organista izango da protagonista eta pantaila erraldoia jarriko dabe proiektatuko dan pelikula mutua eta organista bera ikusteko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.
Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian
Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.
Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak
Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".
Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da
Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.
Alkartearen eguna Sestaon, nagusien omenez
Sestao Pastoral Barrutiak (PB) alkartaren eguna ospatu eban atzo, oraingoan nagusien omenez eta "Gure nagusiak, gure Eleizaren oraina" goiburuaren haritik.
Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean
Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.
"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen
Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.



