Barriak
Etiquetado como: Musika
Urdaibaiko organo kontzertuak Arratzun eta Busturin asteburuan
Carmen Paula Romerok eta Benantzi Bilbaok errezitaldia eskainiko dabe gaur arratsaldeko zortziretan Arratzuko Santo Tomas eleizan. «Urdaibaiko Organoak», kontzertu zikloak hitzordu barria dauka Busturialdean. Bihar, Axpe- Busturian.
Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean
Bihar -ekainak 21, barikua- Musikaren Europako Eguna ospatuko da eta, hori dala-eta, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan organo-kontzertua ospatuko da bihar, 20:30etan, Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco Madrileko katedraleko organista titularraren eskutik. G.F. Haendel ingeles musikagileari omenaldia egingo deutso. Sarrera doan da eta, beste batzuetan …
Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, …
Begoñako basilikako organistak Gasteizen jardungo dau gaur
Barikura arte -ekainak 14-, Arabako Organo-jaialdiaren XXXVIII. ekitaldiaren barruan, hainbat kontzertu ospatuko da Vitoria-Gasteiz, Agurain, Bastida eta Villabuenan. Gaur egungo organistarik onenetako batzuk jardungo dabe, besteak beste gaur iluntzeko 20:30etan Vitoria-Gasteizko Karmeneko Ama komentuko eleizan kontzertua eskainiko dauan Miriam Cepeda Begoñako basilikako …
Norai alkartearentzat, kulturak inklusinorako dauan gaitasunari lotutako saria
Banco Santander Fundazinoak, Espainian ume eta gaztetxoek jasaten daben pobretasunaren aurka diharduenakaz bat eginda, hiru sari banatu eutsazan beste hiru erakunderi, Boadilla del Monten (Madril) dauan egoitzan atzo, ekainak 11, ospatu zan ekitaldian. Norai Alkartea izan zan sarituetako bat eta alkarteko presidente eta Ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako …
Harmoniuma barriro martxan, Sodupeko eleizaren 530. urteurrenean
Datorren zapatuz, ekainak 1, urte bitan konpontzen aritu ondoren, Sodupeko San Bizente Martiria eleizako harmoniuma entzun ahal izango da barriro be. Arratsaldeko 19:30etatik aurera, kotzertua ospatuko da eleizan, Maria Vega Perez de Arlucea piano-jotzailea eta Irma Rutkauskaite-Egiluzek zuzendutako "Camerata Bilbao" protagonista dirala.
Kontzertu solidarioa "Mufungaren Adiskideak" fundazinoaren alde
Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.
Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari
Gaur arratsaldez hasiko da Durangoko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eta bertan Ana Belen Garcia organistak eta Luken Munguira tenoreak jardungo dabe, 20:15etan, Uribarriko Andra Mari basilikan. Sarrera doan (pantaila jarriko dabe kontzertua ikusteko).
Kristau Bizitzarako Ikastaroak mobimentuaren konbibentzia Etxebarrin eta kontzertua Ziortzan
Joan dan zapatuz, apirilak 13, Kristandade Ikastaroak mobimentuko kideek konbibentzia egin eben Etxebarriko San Esteban parrokian, apirilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko daben Kristau Bizitzarako ikastaroaren aurrerapen lez.
Kontzertua Lekeitioko organoaren barriztapenaren alde
Bihar -apirilak 23, zapatua- kontzertua ospatuko da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilikan, 20:00etan, bertako Cavaille Coll organoaren barriztapenaren alde. Ehun eta hirurogeta hamar urteren buruan, organoa hondatu egin da: aire-ihesak haize-kaxa eta hauspoetan, mekanismoa hondatuta, tutuak egoera txarrean, e.a. Parrokiatik azaldu dabenez, "oraindik liturgia …
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.



