Barriak
Etiquetado como: Musika
"BAS. Erlejino-musika" jaialdia gaurtik aurrera Gizakundea eleizan
Apirilaren 10etik 14ra, BAS. Erlejino-musika" jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan. Bilboko udalak antolatzen dau ekitaldi hau, aurton, "Mirespena / Admiración" goiburuaren haritik, eta, besteak beste, Bach, Carissimi, Palestrina edo Zubiaurre musikagileen piezak interpretatuko dabez. Sarrerak 10 euroren truke erosi daitekez Arriaga antzokiko leihatiletan, …
"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde
Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko.
Victor Zubizarretaren 'Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez', zapatuan, Begoñan
Datorren zapatuz, martxoak 8, Jartoki abesbatzak Victor Zubizarreta organista eta musikagileak idatzitako meza interpretatuko dabe (3 eta 4 ahotsetara) 11:00etan, Begoñako Andra Mari basilikan. Zubizarreta basilikako organista izan zan 1936 eta 1969 bitartean.
Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak...
Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:
Musika Gabon-aldian
Gabonen atarian gagoz eta sasoi honetan ugariak izaten dira kultur ekitaldiak eta handia musikaren protagonismoa. Horregaitik, datozan egunetan hainbat emonaldi izango da gure inguruan. Hona hemen batzuen barri:
Migueli kantautorearen kontzertua barikuan, Muskizen
Migueli kantautoreak kontzertua eskainiko dau datorren barikuz, azaroak 22, Muskizeko Meatzari aretoan, 19:30etan, Gatz eta Argi komunitatearen eskutik. Komunitateko kideek dei egin dabe kantautorearen kontzertura -sarrera doan- koateko. Euren esanetan, "urte asko daroaz musikari lotuta eta bere umorea, gizarte konpromisoa eta biziaren aldeko grina kontzertuetan be agertzen …
Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria
"Ziortzako Kontzertuak" jaialdiaren 36. ekitaldia ospatuko da aurton. Beste urte batez, antxinako musikaren kontzertu sail interesgarriaz gozatzeko aukera izango da ZIortzako kolegiatan. Lehenengo kontzertua zapatuz izango da eta Capelia Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardungo dabe. "Errenkurak eta Errespontsuak Coimbrako Kurutze Santua Monasterioko Aste Santurako" …
'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon
Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.
Bermeoko Andra Mari eleizan ospatuko da barriro be Nazinoarteko Musika-astea
Bermeoko Udalak antolatu dau Nazinoarteko XXXIX. Musika-astea, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, Oizmendi telebistaren laguntzagaz eta Andra Mari parrokiaren urteroko lankidetzagaz. Gaurtik abuztuaren 9ra arte doako lau kontzertu ospatuko dira 20:00etan hasita. Beste batzuetan lez, batu daiten dirua Vedrunako Karidadeko monja karmeldarren esku itziko da, Kolosokon (Kongoko …
Urdaibaiko organo kontzertuak Arratzun eta Busturin asteburuan
Carmen Paula Romerok eta Benantzi Bilbaok errezitaldia eskainiko dabe gaur arratsaldeko zortziretan Arratzuko Santo Tomas eleizan. «Urdaibaiko Organoak», kontzertu zikloak hitzordu barria dauka Busturialdean. Bihar, Axpe- Busturian.
Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean
Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.
"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen
Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.



