Barriak

Etiquetado como: Musika

26.12.2023

Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz

Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.

23.12.2023

Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik

Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.

21.12.2023

Kontzertua eta berbaldia Greccioko San Frantzisko jaiotzaren 800. urteurrenean

Gaur arratsaldeko zazpietan,Jose Mª Arregi frantziskotarrak berbaldia emongo dau Paduko San Antonio eleizan (AA. Frantziskotarrak), orain dala 800 urte Asisko San Frantziskok Greccion lehenengo jaiotza jarri ebala oroitzeko. Gertaera beraren haritik, bihar -abenduak 22, barikua-, Jatorki abesbatzak Gabonetako emonaldia -ongintzazko kontzertua- eskainiko dau Atxuriko …

12.12.2023

Gabon-kantak Bilboko eleizetan

Bilboko 27 abesbatza eta koralek 16 kontzertu eskainiko dabez hainbat eleizatan, gaurtik urtarrilaren 4ra arte. Bilboko Udalak, hainbat parrokiagaz batera prestatu dauan 'Kultur Gabonak' egitarauaren barruan izango dira emonaldiak. Honako eleizetan ospatuko dira kontzertuak, sarrera doan dala: Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, …

05.12.2023

Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan

Juanjo Elezkanok “Txori kantari” CD barria kaleratu dau. Durangoko azokan zuzenean aurkezteko aukerarik izango ez badau be, CDa ARANTZAZU standean egongo da salgai. Gainera, Jakinbide liburu-dendan eta Kidenda dendetan be eskuratu ahal izango da.

24.11.2023

"Bizkaiko Hotsak" llega a Loiu y Urduliz mañana sábado

Aaron Ribas musikariak kontzertua eskainiko dau, bihar, Loiun, 12:30etan, «Bizkaiko hotsak» jaialdiaren barruan. Gainera, Urdulizeko Andra Mari eleizan be ospatuko da kontzertua 20:00etan, Lucie Zakovaren eskutik."Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaio Alkarteak sustatzen dau “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia. Gehiago jakiteko: hemen

23.11.2023

"Fair Saturday": musika solidarioz betetako asteburua

Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean …

16.11.2023

Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan

Gaurtik azaroaren 26ra arte, Barakaldoko udalak, koralen, abesbatzen, udal banden eta herriko musika-taldeen laguntzagaz, hainbat jarduera antolatu dau Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna -azaroak 22- ospatzeko.

09.11.2023

Abesbatzen emonaldiak Portugaleten

Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.

04.11.2023

"Bizkaiko hotsak" organo-jaialdia gaur, Markina-Xemeinen

Loreto Aramendi eta 'Sottovoce' laukotearen kontzertua ospatuko da gaur arratsaldez 19:30tan Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako organoaren laguntzagaz. Haendelen organo eta hari-instrumentuetarako kontzertuez gainera, Bruhns, Tanaka eta Francken lanak eskainiko dabez besteak beste.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2568 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
Emaitzak orrialdeka