Barriak

Etiquetado como: Musika

02.11.2023

Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan

Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik …

06.09.2023

Sei kontzertu Zornotzako "Eleizetan" jaialdian

2002tik hasita urtez urte ospatzen da “Eleizetan” ganbera-musikaren jaialdia Zornotzako eleiza eta ermitetan. Datorren zapatuz emongo deutse hasiera kontzertuei eta irailean kalitate handiko musikaz gozatzeko aukera izango dabe emonaldietara hurreratu daitezan guztiek. Gainera, jarduera honi esker, udalerrikoermita eta eleizak bisitatzeko aukera izaten da. Udaletik azaldu …

05.09.2023

Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila

Datorren zapatuz, irailak 9, "Ziortza Kontzertuak" jaialdiaren XXXV. ekitaldia hasiko da. Irailaren 9, 10, 16 eta 17an ospatuko da Ziortzako kolegiatan eta autobusa jarriko dabe Bilbon (Elkano, 5, autobus geltokian, Txabarri jauregiaren aurrean) bertara joateko. Arratsaldeko 16:00etan atarako da autobus hori eta 15 minutu aurretik hartu beharko da lekua. Arratsaldeko …

15.07.2023

Meza kantatua eta 'Orfeón Durangués' taldeare kontzertua, gaur, Lekeition

Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.

14.07.2023

Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari

Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.

03.06.2023

Virgile Moninek emongo deutso amaiera "Bilbao hiria' organo-jaialdiari

Gaur, arratsaldeko zortzietan, kontzertua ospatuko da Bilboko San Felicisimo eleizan, "Diego Amezua" organoaren adiskideen alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" nazinoarteko organo-jaialdiaren 11. ekitaldiaren barruan. Virgile Monin organista bretoia izango da protagonista eta honako honeen lanak interpretatuko ditu: Sergueï Rachmaninov, Georg Friedrich Haendel, Alberto …

27.05.2023

Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan  "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, …

03.05.2023

Elezkano abadeak bideo solidario 'zirikatzailea' grabatu dau

Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria"

20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira …

30.03.2023

Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan

Bilboko Udal Bandak uriko Alde Zaharrean dagoan Joan Santuak eliezan jardungo dau bihar -barikua, arratsaldeko zazpietan. "Barrentasuna" goiburuaren haritik, prozezinoetako martxak joko dabez. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2581 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
16.05.2026

Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna

Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan. 

15.05.2026

San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda

Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.

14.05.2026

HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.

14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
Emaitzak orrialdeka