Barriak
Etiquetado como: Musika
Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian
Oscar Rodriguez (organoa) eta Marco Cubillas (tronpeta), protagonista dirala ospatuko da gaur arratsaldez Durangoko organo-jaialdiko zortzigarren eta azken kontzertua. Emonaldia iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Mari basilikan. Sarrera doan leku guztiak bete arte eta pantaila musikariak ikusteko.
"Bizkaiko hotsak" zikloaren amaiera, Zeanurin
"Diego Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideak alkarteak antolatutako "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren aurtengo ekitaldia amaitzear da. Bihar -domeka- ospatuko da azken kontzertua Alize Mendizabalen eskutik, Zeanuriko Andra Mari eleizan, 19:00etan.
Gabonetako kontzertua Begoñan, udako suteek eragindako biktimen alde
Datorren zapatuz, abenduak 13, sortu barri dan Koral Brahms taldeak jardungo dau, Gorka Sierra zuzendari dala, Begoñako santutegian. Gabonetako kontzertu berezia izango da eta John Rutterren "Aintza" interpretatuko dau. Begoñako kofradiak antolatutako ekitaldi berezi honetan batu daiten dirua Caritasen esku itziko da joan dan udan Leonen eta Ourensen gertatu ziran sute …
"En Belén de Judá", Abendualdi eta Gabon-aldirako musikala
"En Belén de Judá" Gabonetako musikalaren saio bi izango dira Deustuko salestarren antzokian. Xabier Echaniz eta Leire Monasterio dira Deustuko salestarren antzokian abenduaren 12an (19:00etan) eta 21ean (15:00etan) antzeztuko dan musikalaren zuzendariak. Azaldu dabenez, "En Belén de Judá" musikala "Bilboko eleizbarrutiko gazte talde baten fede eta sormenetik sortu da". …
Abesbatzen Gabonetako kontzertuak Bilboko eleizetan
Datorren astelehenez, abenduak 1, abesbatzek Gabonetan Bilbon, auzoz auzo eskaintzen dabezan kontzertuetako bat ospatuko da. Abenduaren 1etik 28ra, bertoko abesbatzek 18 kontzertu eskainiko dabez Bilboko zenbait eleizatan. Egitaraua osorik honako honegaz batera agertzen dan kartelean. Udalak antolatzen ditu kontzertuok, Bilboko eleizbarrutiagaz batera, KULTUR GABONAK …
“Fair Saturday” solidarioa Bizkaian
Azaroaren azken zapatuz, Black Friday dalakoaren biharamunean, Fair Saturday ospatzen da. Egun horretan, artea, kultura eta alkartasuna lehenesten dira gizartean. Askotariko kultur jarduerak garatuko dira gaur arratsaldez eta bihar gure inguruan. Tailerrak, kontzertuak, dantza, jaialdiak, erakusketak... Egitaraua osorik: hemen
"Bizkaiko hotsak" organo-jaialdia, Plentzian eta Mañarian
"Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen duan "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren barruan, kontzertua ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan, Pentziako Andra Maria Magdalena eleizan, Luken Munguira (tenorea) eta Jose Luis Echechipia (organoa) protagonista dirala. Bihar, Jorge Garcia organistak jardungo dau Mañariako Andra Mari eleizan, 19:00etan. …
Ongintzazko kontzertua "Lagun Artean"en alde San Felicisimo eleizan
Datorren zapatuz, azaroak 15, Gorka Sierrak zuzendutako Brahms koralak ongintzazko kontzertua eskainiko dau Lagun Artean alkartearen alde. Kontzertu koral hau Bilboko San Felicisimo eleizan ospatuko da, Miriam Cepeda organista organuan dala.
Markinan, gaur, "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiko lehenengo kontzertua
Gaur iluntzeko 19:00etan ospatuko da Markina-Xemeingo Andra Mari eleizan "Bizkaiko hotsak" Bizkaiko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua, urtero lez "Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen eskutik. Miriam Cepeda organistak eta Aitor Biainek zuzenduko dauan Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzak parte hartuko dabe. Sarrera doan da leku guztiak bete arte. …
Dantza, perkusinoa eta gospela "Musika biziak salbatzeko" dalakoaren alde
Datorren barikuz, azaroak 7, 20:30etan, alkartasunezko kontzertua ospatuko da "musika biziak salbatzeko" egitasmoaren alde, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, "Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak" dalakoaren eskutik. Sarrerak (12 euro. Umeentzat: 10 euro) internet bidez eskuratu daitekez, hain zuzen be hemen edo txartel-leihatilan ordubete aurretik. Beste alde …
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.
HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau
HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be.
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.



