Barriak
Etiquetado como: Egoitza bakarra
Eleiz Probintziako gotzainen batzarra
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Burgoseko Eleiz Probintziako gotzainek Burgoseko Artzapezpiku-barrutiko Ispiluen gelan ospatu daben batzarrean parte hartu dau.Bilboko gotzainagaz batera, han izan dira Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina, Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta batzar-buru izan dan Mario Iceta Burgoseko artzapezpikua.
Karrantzakoen alkartasuna Paiportagaz
Valentziako eta Levante inguruko beste hainbat lekutan Dana denporaleak eragin dauan hondamendiaren ostean, alkartasuna martxan da. Hainbat erakundek, esate baterako, kaltetuei diruz-laguntzeko kanpainari ekin deutsan Caritas Bizkaiak, sustatzen diharduen jarduerei beste hainbat ekimen solidario gehitu jako. Karrantzan, adibidez, herritarrek laguntasuna bialdu deutse kaltetuenen artean dagoan Paiporta herriari: "Zoriak hala nahita, Luis Paiportako herritarra Karrantzan egoan dana gertatu zanean. Ezin eban sinistu be egin amak telefonoz inotsona, harriak sekula ez daualako jasan uren …
Eduardo Agostaren berbaldiak emongo deutso hasiera osoko ekologiari buruzko mintegiari
Azaroaren 14an, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, klimaren aldakortasunean aditua dan Eduardo Agosta karmeldarrak berbaldia eskainiko dau Bilbon (Barria, Plaza Barria, 4. 18:30etan), "Ekologia, lurraren garrasia, pobreen garrasia da" goiburuaren haritik.Azaroaren 17an ospatuko dan Pobreen Munduko Egunari lotuta ospatuko da berbaldi hau.
Eremu publikoko pertsonen 'Foro Alkargunearen' II. ekitaldia
Atzo ospatu zan Bilbon 'Foro Alkargunearen' II. ekitaldia Bilbon. On Joseba Segura gotzaina bertan zala eta Sebastian Mora Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak gidatuta, hainbat aukera politikotako pertsonak eta unibertsitate, eleiz, sindikatu eta gizarte arlokoak batu ziran. "Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik gaur egungo erronka etiko, ekonomiko, kultural eta sozialak aztertzeko eta horreen inguruan alkarrizketan jarduteko topaguneak sortzeko" helburuagaz sustatutako Eleizbarrutiko gizarte asteen barruan ospatu zan ekitaldia. Atzoko gogoeta eta ondorio nagusiak …
Azaroan, hildakoen aldeko Eukaristiak Basurtuko ospitalean
Basurtuko ospitalean jarduten dauan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) antolatuta, Eukaristiak ospatuko dira ospitalean, azken urtean bertan hil diran guztien alde. Ana Perez Pons Basurtuko AEZZko kidearen esanetan, "lagun horreek gogoan izango doguz eta Jainkoari eskerrak emongo deutsaguz euren bizitzengaitik". Gaur, eguaztena, ospatuko da lehenengo Eukaristia eguerdiko 12:00etan, eta hurrengoak azaroaren 8, 11 eta 13an izango dira, ordu berean ospitaleko kaperan.
Bilboko Eleizbarrutiak bere 'kontuen' barri emonez
Datorren domekaz, azaroak 10, lekuko Eleizen Eguna, hau da, hemen, Bilboko Eleizbarrutiaren Eguna, ospatuko da. Goiburu beraren haritik ospatuko da Eleizbarruti guztietan: "Eta bila ari zarana zure barruan balego?". Bizkaian, aurton, kutsu berezia dau jardunaldiak, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren barruan ospatuko dalako. Hori dala-eta, On Joseba Segura gotzainak mezua idatzi deutse eleiztarrei, "bizitza osoa bokazinotzat hartzera" bultzatuz. Gainera, azken urteetako bideari jarraituz, ekonomia eta pastoral jarduerari buruzko barriak eskaini dira.
Zabalik da "familien erlojua" jardueran izena emoteko epea
Bilboko Loiola zentroak, Arrupe Etxea Kristau Bizitzarako alkarteak (CVX) eta Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako helduak eta familia saila) "Familiaren erlojua" bitartekoa jarriko dabemartxan azaroaren amaieran, familia bakotxaren egitasmoa sustatzeko, edozein izanda be bizi dauan unea eta inguruabarra.
Artzain-bisita Zaldibarrera
Atzo -azaroak 3, domeka- On Joseba Segura gotzainak Zaldibarrera bisita egin eban, besteak beste, buru izanez San Andres Apostolua parrokian ospatu zan Eukaristian.
Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan
Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan jardungo dau. Alkarren Barri aldizkariaren hilabete honetako alean hizlariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
Zabalik da Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Joan danastean barri emon zanez, Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutio sailetik bidaia antolatzen dihardue Erromara, Frantzisko Aita Santuak "Itxaropenak ez dau huts egiten” bitartez deitu dauan Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia martxoaren 24tik 27ra (4 egun - 3 gau) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Gaur zabaldu da erromesaldianparte hartzeko izena emoteko epea: Hemen.