Barriak
Etiquetado como: Egoitza bakarra
Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be
Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian
Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:
200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua.
Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde
Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz
Donostiako gotzainaren berbaldia Eukaristia-gurtzaren batzarrean
"Eukaristia, kristau bizitzaren iturri eta gailur" goiburuaren haritik jardungo dau On Fernando Prado Donostiako gotzainak bihar -azaroak 12, martitena-, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian (areto nagusia), 19:30etan, Bilboko Eukaristia-gurtza Beriraunkorraren batzarrean. Ekitaldia, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Azaroak 10, Bizkaiko Eleizaren Eguna
Bihar, azaroak 10, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko da, hain zuzen be, Oroimenaren Egunean bertan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri eta jarduera prestatu dau eleiz alkarteei zein gizarteari begira egun horreen inguruan. Joan dan urriaren 25ean, gotzainak politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun inguru batu ebazan gosarian parte hartu eban, besteak beste, Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral arloetako jardueren barri emonez. Eta azaroaren 4an, Jose Maria Guibert 'La caverna' liburuaren egileak berbaldia eskaini eban bere aitaren bahiketari buruzko gogoetak agertuz.
Eleizbarrutiak 'pertsona eredugarrien' puzzlea egitea proposatu dau
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea osotzea da helburua. Lau astetan, eremu horreetan eredu edo lekuko diran pertsona edo errealitateak identifikatu gura dira.
Ekitaldia Vicente Zabala jesuitaren oroipenez bere heriotzaren 20. urteurrenean
"Vicente Zabala" kultur alkarteak ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Vicente Zabala (Tolosa 1931-Durango 2004) abade jesuita omentzeko. Arduradunek azaldu dabenez, "berbaldi-solasaldiaren bidez, Zabala gogoratuko dogu eta partaideek edozein unetan hitz egiteko aukera izango dabe". Ekitaldia Arrupe aretoan (Jesuitak, sarrera Kurutziagatik) izango da, 19:00etan. Zabalak euren bokazinoaren bereizketan lagundu eutsen Dionisio Larrañaga, Iñaki Loinaz eta Vicente Vide Durangoko abadeek parte hartuko dabe.
Kartel inklusiboak iragarten dau 75. urteurreneko azoka handia
`Eleizea plazara´ azokan aurkeztuko dau bere burua Bizkaiko Eleizak jentaurrean eta dagoeneko prest da ekitaldi hori iragarriko dauan kartela. Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian erabili zan irudiaren moldaketa da.