Barriak
Etiquetado como: Egoitza bakarra
Zorrotzako alkarteak Mirarigilearen eguna ospatu eban
Atzo, Andra Maria Mirarigilearen egunez, Zorrotzako kristau alkartea haren izenpeko parrokian batu zan. Otoitzaldia egin eben lehenengo eta, ostean, Mirarigilea jasoten dauan ia ehun urteko eleizaren historia gogoratu eben. Datorren asteburuan hasiko dan Abendualdian sakontzeko aukera be izan zan.
Kontzertu solidarioak Bilbon eta Mundakan, "Fair Saturday" dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 30, kontzertu solidarioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:30etan, Fair Saturday jaialdia dala-eta. Ondarreta koralak jardungo dau Mufungaren Adiskideak Fundazinoak antolatutako ongintzazko ekitaldian. Hemen batu daiten dirua Mufungara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) bialduko da informatika-gela atontzeko. Gainera, Mundakako Andra Mari parrokian, Telemann Hirukotearen emonaldia izango da 19:30etan, Cáritas Bizkaia erakundearen alde ospatuko dan ekitaldian
Eleizbarrutiko ordezkaritza Eleizbarrutietako ikastetxeen biltzarrean
Eskuratu dozuz Abendualdiko egutegia eta Gabonetako puzzlea?
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko ordezkaritzan Abendualdiko egutegia prestatu dabe. Gura dauanak hemen eskuratu leikez: Gaztelaniaz eta euskeraz. Gainera, Gabon-aldiko puzzlea be eskaini gura dabe, familian osotzeko eta beragaz dakarren otoitza errezatzeko. Puzzleak 100 pieza ditu eta 39x26 zentimetro. Eskuratu gura izan ezkero, eskatu egin behar da, orri hau betez, eta 10 euroko transferentzia egin.
Umeak, azaroko 'Bizkaia isilik' bilkuretako protagonista
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Arduradunen esanetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko" batuko dira beste behin be. Hilabete honetako bilkuran, gogoan izango dabe hilaren 20an ospatu zan Umeen Munduko Eguna, eta honen harira, ume eta gaztetxo guztien, jakina baita etorkinen, eskubideak betetea ezinbesteko dala nabarmenduko dabe.
Barri emon alkarte-sena sustatzeko
Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailak webean argitaratzen diran barriak eskuratzeko bide barria aurkeztu dau. WhatsApp kanala da Eleizbarrutiko gaurkotasun-barriak eskuratzeko. Beraz, asteko barriei, SMS bidezko alertei, hileroko aldizkariari gehitzen jakon bide barria da, eta denporazkanpoko barriak eskainiko dira batez be.
Abendualdiko otoitzaldia Manu de las fuentesek gidatuta
Datorren zapatuz, azaroak 30, Abendualdiko erretiro espirituala ospatuko da Eleizbarrutiko Seminarioan (Zabalbide, 92), Abandoko San Bizente Martiria parrokiak antolatuta. (688 765 811. Anatxu). Gabonei begira norbere burua prestatzeko ekitaldia 10:00etan hasi eta 13:00ean amaituko da. Gauzak hobeto antolatzeko, joateko asmoa dabenei aurretik izena emoteko eskatzen jake, parrokian bertan edo whatsapp bidez (688 765 811. Anatxu).
Atzo, 15 urteko neskatoa hil eben. Bestebakar bat bez!
Gaur, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotenko Nazinoarteko Egunean, Bilboko udalak antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu dau Eleizbarrutiak, "indarkeria matxistaren gaitzespena jentaurrean agertzeko". Azkuna Zentroko atarian ospatu dan ekitaldian, Juan Mari Aburto alkatea izan da buru eta emakumeen aurkako indarkeriaren kotrako eta emakumeen eta gizonen arteko desbarditasuna gaitzesteko artikulu-, olerki-, abesti-txatalak irakuri dira. Dorleta Alberdi komunikazinorako Eleizbarrutiko saileko zuzendariak esku-hartu dau Bizkaiko Eleizaren izenean.
Urteurrena, alkartasuna eta ekitaldiak asteburuan
Caritas Tabirak 25. urteurrena ospatu eban joan dan zapatuz Durangon. Gainera, "haurtzaro solidarioa" azoka ospatu zan Gernikako plazan eta HOAC mobimentuko Bizkaiko hainbat militantek asteburuan Ávilan ospatu zan mobimentuaren batzarrean parte hartu eban. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat ekitaldiren barri:
Errekarte Pastoral Barrutiaren eguna ospatu dabe
Atzo -domeka- ospatu zan Errekarte Pastoral Barrutiaren (PB) eguna, Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. Bertaratutakoei ondo etorria egin ondoren, adinaren araberako taldeak (umeak, gazteak, helduak) egin ebezan "Sinodo-sena biziz" goiburuaren inguruko jarduerak egiteko.