19-05-2025 Lunes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Egoitza bakarra

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1856 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
19.05.2025

"Eleiza plazara" azoka, argazkitan

Zapatuz, "Eleizea plazara" eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Hiru mila lagunetik gora batu zan bertan eta askotariko jardueretan parte hartzeko aukera izan eben nagusi zein txikiek eta giro ederra sortu zan egunean zehar. Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. "Eleizea plazara" ekitaldiko argazkiak: hemen. (Alberto Sanzek egindako eta oparitutako argazkiak. Parte hartu eban zenbait norbanako eta erakundek bialdutako batzuk be gehitu doguz).
19.05.2025

Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira

"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin gura daben guztiek jatsi daien.

18.05.2025

Egun ahaztezineko irudiak

Bideo honetan jasoten da atzo Barakaldoko BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokako hainbat irudi. Hiru mila lagun baino gehiago batu zan topaketan.

17.05.2025

3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan

Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan jardunaldiari amaiera emon jakonean, ekainaren 25ean hasiko dan BizkaiBirarako deialdia egin jake alkarteei. 

17.05.2025

Bilboko gotzaina: "Eleiza bizia garala ikusiko da BECen"

Atzo, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratiko EgunOn Bizkaia irratsaioan izan zan. Bizkaiko Eleizaren inguruko hainbat konturen inguruan jardun eban, gaur, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan ospatuko dan ekitaldia nabarmenduz. BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu eta arratsaldeko bostetan itxiko dira. Zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, esate baterako: tailerrak, musika-emonaldiak, eleiz errealitateen aurkezpenak 90 standetan, e.a. Bizkaiko Eleizak bikain ospatuko dau bere 75. urteurrena bertaratu gura daben guztientzat zabalik …

16.05.2025

"Eleizea plazara" azokan erakusketak jasoteko eremua izango da

Bihar, erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, erakusketentzat gordetako eremua izango da. Kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan eta 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten dituan erakusketa ibiltaria Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan izango da. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeek, Langile Pastoraltzak, HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak, 'Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari' erakundeak, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) eta artxiboak eta liburutegiak be panelak jarriko dabez euren jarduerak eta historia erakusteko.  

16.05.2025

Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon

Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari eta musikari eskainitako guztiagaitik omenaldia egitea". Oscar Candedo, Jose Luis Echechipia eta Roberto Fresco dira organista gonbidatuak.

15.05.2025

Naiara Trifol eta Pakembak 75. urteurreneko kantua abestuko dabe BECen

Eskaut taldeetako kideek osotutako Pakemba taldeak girotuko dau 'Eleiza plazara' azoka, arratsaldez ospatuko dan erromeria. Eszenatoko nagusian joko dabe 25:30etatik aurrera. Momentu baten, Naiara Trifol igoko da eszenatokira eta `Geroa Marraztu´ 75. urteurreneko kantua abestuko dabe.

15.05.2025

"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta

Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik …

14.05.2025

'Eleiza plazara' ekialdiagaz 4.000 gara Youtuben

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko maiatzaren 17an BECen ospatuko dan  Eleizea plazara ekitaldiaren atarian, 4.000 harpidedun gara YouTube kanalean. Zapatuko azokan, jente-kopuru bera batuko dala uste da. 

Emaitzak orrialdeka