29-07-2025 Martes, XVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: M 8

20.02.2025

Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2007 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.07.2025

Azken hiru hilabeteotan, 10.000 bisiatik gora Mundakako Santa Katalina ermitara

Mundakako Santa Katalina ermitak 10.000 bisitatik gora jaso dau azken hiru hilabeteotan, hain zuzen be 10.044, maiatzean "Musutruk Mundaka" alkarteak ermita konpontzeko ekimenari ekin eutsanetik. 

28.07.2025

"Militanteak zaindu, alkartea egin, lau urte langile kristauen aldeko konpromisoan"

Josu Sagastigordia eta Montxo Lopez HOACeko Bizkaiko eleizbarrutiko batzordeko kide izan dira lau urtez, antolakuntzarako eta alkarte bizitza eta konpromisoaren sustapenerako arduradun, hurrenez hurren, talde-lana, gertuko akonpainamendua eta alkarte bizitzaren sendotza nabarmendu dabezalarik. Begoña Cerrato zabalkunderako HOACeko arduradunak egindako alkarrizketan, Josu eta Montxok euren esperientziaren barri emon dabe. 

27.07.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
26.07.2025

Sor Jackeline, Sor Eunice eta Sor Rosak betiko botoen profesa egin dabe Elorrion

Gaur eguerdiz, Elorrioko Santa Ana monasterioa lepo bete da bertako komentuko hiru monja domingotarrek -Sor Jackkeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la Virgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción- euren betiko botoen profesa egin daben eleizkizunean. Hiru monja keyarroi lagun egin deutsie Bilboko monja agustindar eta kaputxinoek, Elorrioko domingotarrek eta Berrizko mesedetakoek. 

26.07.2025

Hiru monja domingotarren betiereko botoen profesa, Elorrion

Gaur -ekainak 26, zapatua- Santa Ana egunez, hiru monja domingotarrek betiereko botoen profesa egingo dabe eguerdiko 12:00etan, Elorrioko Santa Ana monasterioan. Hiru monjak Kenyakoak dira: Sor Jackeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la VIrgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción.

25.07.2025

Santiago Aposotoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan Santiago Apostolu eta Bilboko zaindariaren eguneko Eukaristia. 

25.07.2025

Gotzaina izango da buru gaur, katedralean, Santiago eguneko mezan

Gaur -uztailak 25, barikua-, Santiago Bilboko zaindariaren eguna ospatzen da. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Santuaren omenezko Mezan. Eleizkizunean, Bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz eta web honen bidez jarraitu ahal izango da. 

24.07.2025

Eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dau Jubileuan, Erroman

2025ean, Eleizak, Frantzisko Aita Santuak deitu eban Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu. Datorren astean, gazteak izango dira protagonista, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Gazteen Jubileua ospatuko da-eta Erroman. On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau Gazteen Jubileuan eta Bilboko eleizbarrutitik doan taldeagaz izango da hainbat unetan, esate baterako, uztailaren 31an, San Inazio egunez, ospatuko dan Eukaristian eta asteburuko ekitaldiren baten. 

23.07.2025

"Bizkaia isilik", kurtsoko azken bilkura

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 2025 honetan, 1.000 etorkin hil eta desagertu dira Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran. Gaur, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira ohiko leku eta orduan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. 

22.07.2025

Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea

2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.

Emaitzak orrialdeka