11-10-2025 Ntra. Sra. de Begoña, patrona del Señorío de Bizkaia
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Almike

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2123 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.10.2025

Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. 

11.10.2025

Begoñako Andra Mariaren ereserki 'bikotxaren' partitura

Begoñako Andra Mariaren jai kanonikoa ospatzen dogun egunean, 1900eko partitura bitxia dakargu gogora. Letra eta musika desbardinak ditu euskerazko eta gaztelaniazko bertsinorako. 1900ean gertatu zan Begoñako Andra Mariaren koroatze kanonikorako konposatutako eresergiaren jatorrizko partitura da eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordeta dago. Gaur egun be harritu egiten gaitu agiri berezi honek, gorputz berean bertsino bi dituan ereserkia jasoten daualako.

10.10.2025

`Kultur kontaketa barriak´, Bilboko Eleizbarrutiak bultzatutako ekimena

Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik ekitaldi berezia izango da datorren azaroaren 5ean, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" goiburuaren harira. Solasaldi hau gura daben guztientzat irekita egongo da eta gure sasoiko kultur kontaketak zelan eratzen diran aztertuko da. EITBren Multibox aretoan izango da eguerdiko 12:00etan, Lara Izagirre zinema-zuzendaraiak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak eta Xabier Paya bertsolariak eta kultur kudeatzaileak esku-hartuko dabelarik. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea. 

10.10.2025

Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez

"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta. 

09.10.2025

Bisita Zeanuriko Eleizondoko monumentu erlijiosoen multzora

Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, oraindik aukera dagu gure lurraldeko askotariko eraikinak bisitatzeko. Oraingoan, Arratia bailaran da hitzordua, hain zuzen be Zeanurin, non monumentu erlijiosoen multzo bikaina dagoan. Datorren zapatuz, urriak 11, izango da bisita, 11:00etatik 12:00etara, gura dauanarentzat.

09.10.2025

Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan

Datorren zapatuz, urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna osapatuko da eta basilikaren ingurua prest dago ohituraz betetako egun hori ospatzera hurreratu gura daben guztiak hartzeko. Ekitaldiak bihar -barikua- hasiko dira erromeriaren igoeragaz. Arriaga antzokian atarako da 19:30etan basilikara iristeko eta hemen Eukaristia ospatuko da 21:00etan.

08.10.2025

Axpeko Andra Mari eleizaren sekretuak argituz

Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, datorren zapatuz, urriak 11, bisita gidatua egingo da Axpe Busturiako Andra Mari eleizara. Eguerdiko 12:00etarak jarri da hitzordua eta dibulgazinozko bideoa ikusteaz gainera, ibilbidea egingo da Juan Manuel Gonzalez Cembellin eta Raquel Cilla Eleiz Museoko adituen eskutik. 

08.10.2025

Organo-kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde Indautxuko Karmengo Ama eleizan

Indautxuko Karmengo Ama eleizan (Bilbao), organo-kontzertua ospatuko da bihar -urriak 9, eguena, iluntzeko 20:00etan. Miriam Cepeda Begoñako basilikako organistak barrokoko piezak interpretatuko ditu. Sarrera doan da eta jasotako dohaintzak Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dituan gizarte egitasmoetarako izango dira.

07.10.2025

“Ardurakidetasuna Eleizan autofinantzaketa lortzeko”

Egunotan ospatzen dihardue Bilbon Kudeaketa Aurreratuaen Europako 31. Astea, Euskalitek antolatuta. Urtero egiten dan ekitaldian, enpresa eta erakundeetan garatzen diharduen eta beste batzuentzat be interesgarri izan daitekezan kudeaketari buruzko gai barriak lantzen dira. 

06.10.2025

Hil osteko omenaldia Juan Mari Lechosari Errekalden

Urriaren 4an, zapatuz, omenaldia egin eutsen iaz hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadeari, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari eleizan. "Nor bere baitan otoitz egiteko giroan", Manu de las Fuentes abadeak otoitzaldia gidatu eta Kolosarrei zuzendutako gutuna gogora ekarrita, abadea honan gogoratu eban: "mandatari mairea, Jainkoaren doe Erreinuaren zerbitzari dan Eleizarentzat". Begoña Cerrato HOAC Bizkaia mobimentuko zabalkunderako arduradunak azaldu ebanez, hasieratik nabarmendu ziran esker ona eta konpromisoa. 

Emaitzak orrialdeka