Barriak
Etiquetado como: Amatxu
Bihar, ekitaldi berezia Amatxuren koroatzearen 125. urteurrena dala-eta
Datorren astelehenez, irailak 8, Begoñako Ama Birjinaren koroatzearen 125. urteurrena ospatuko da. Hori dala-eta, Meza berezia ospatuko da bihar, 19:00etan. Luis Gamarrak zuzendutako Santurtziko 'Lagun zaharrak' abesbatzak abestuko dau ospakizunean eta Sestaoko 'Ametsa' abesbatzak bat egingo dau beronegaz Salbea eta Begoñako Andra Mari abesteko. Miriam Cepeda Basilikako …
Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?
Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.
Hiru iturri gehiago jarri dabez Begoñako basilikaren inguruetan
Bilboko udalak hiru iturri gehiago jarri dauz Begoñako basilikaren inguruetan gaur bero handia egingo dauala-ta. Euren arteko bi Begoñako kofradiak jarrita daukan karparen ondoan dagoz. Hirugarrena, Juan XXIII plazan. Gaur milazak izango dira Bizkaiko zaindariari bisitea egingo deutsienak. Eleizea zabalik egongo da gau osoan, Begoñako Kofradiak zainduta. Meza Nagusia, …
Amatxu, egun handirako prest
Atzo hasi zan Begoñan abuztuaren 15era orduko urtero egiten dan ohiko bederatziurrena. Tradizinoak agintzen dauan modura, Amatxuren eta umearen irudia zuriz jantzita egongo dira egun handia igaro arte.
Athleticek Kopa eskaini deutso Bizkaiko zaindariari
Talde zuri-gorriko neskek eta mutilek, Jon Uriarte presidenteak, Jose Angel Iribarrek eta Zuzendaritza-batzordeko ordezkariek bisita egin eutsen atzo Begoñako Amatxuri. 1930ean hasitako ohiturari jarraipena emonez, lore-eskaintza egin eben Amabirjinaren aurrean, lortutakoak eskertzeko eta hildako athleticzaleen alde eskatzeko.
Ez dago txartelik Begoñako Kofradiak antolatutako itsas prozesinorako
Abuztuaren 14an, itsas prozesinoaren IV. ekitaldian, Begoñako Andra Mari erromesa eroango dauan itsasontziaz gainera, beste hiru itsasontzi joango dira eta ez ohiko biak. Javiera Diago Begoñako Kofradiako presidenteak goizean izan dan agerraldian adierazo dauanez, eskainitako 240 lekuak bete egin dira eta "datorren urteko prozesinorako bosgarren itsasontzi bat pleitatzeko …
Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta
Atzo, XVI. gizaldiaren hasieratik beteten dan ohikunea burutu zan Begoñako basilikan. Mariaren Zeruratzearen eguna baino bederatzi egun aurretik, soingaineko zuriaz apaindu ebezan Amatxu eta Jesus Umea. Astelehenetik barikura 11:00 eta 19:00etan, eta domeka eta jaiegunez 10:00, 12:00, 13:00 eta 19:00etan, eguneroko mezetan ospatuko dan bederatziurrenak Bilbon eta Bizkaian oso …
Begoñako organoagaz Athleticen ereserkia joteko prest
Miriam Cepeda Begoñako basilikako organistak behin baino gehiagotan jo dau organoa talde zuri-gorriaren aurrean. Urtero, abuztuan, Aste Nagusiko ekitaldien artean, taldeak eskaintza egiten deutso Amatxuri. Egun horretan, 1884an eraikitako Cavaille-Coll organoaren eta kanpaien bidez, Carmelo Bernaolak Beobide eta Olaizolaren musikan oinarrituta konposatu eban ereserkia entzun …
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.



