Barriak
Etiquetado como: Amorebieta-Etxano
Zornotzatik ozen berba eta otoitz eginez
Atzo -eguaztena-, baterako ekitaldia ospatu eben Zornotzako parrokiek eta Karmengo Ama ikastetxeak, "Giza eskubideen jubileua" goiburuaren harira. Une bitan egin zan: goizez, ikastetxeko ikasle eta irakasleek eta Andra Mari parrokiako hainbat legunek ozen berba egin eben Gazarako bakea eta justizia eskatuz. Arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkura egin zan.
Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan
Gaurtik irailaren 21ean ospatuko da "Eleizetan" jaialdia eta kontzertuak izango dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro, Bernagoitiako San Migel, Larreako San Joan Bateatzailea, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari tenpluetan.
Umeen eguneko ospakizuna Zornotzan
Datorren asteburuan, maiatzak 25 eta 26, Umeen Munduko Eguna (UME) ospatuko da, Frantzisko Aita Santuak deituta. Ekitaldi nagusia Erroman ospatuko da, baina munduko lekuko Eleiza guztietan ekitaldi hau sustatzeko eskatu da. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barriak eta lagungarriak: hemen. Frantzisko Aita Santuak neskato eta mutikoei bialdu deutsen gutuna …
Marijesien bederatziurreneko lehenengo erronda
Goizaldean, Marijesien abestiak entzun dira Gernikan. Jesusen jaiotza iragartzeko burutuko dabezan bederatzi errondetatik lehenengoa egin dabe gaur. Aurton, abenduaren 24ko azken errondan batu dagien dirua Alboko Esklerosi Amiotrofiko (AEA) daben pertsonei laguntzen deutsen adELA Bizkaia alkartearentzat izango da.
"Bizkaia isilik" bilkura aurretatu egin da Gabonak dirala-eta
Hilaren azken eguaztenez izaten dan "Bizkaia isilik" bilkura aurreratu egingo da orainoan, azken eguaztenez, abenduak 31, Gabon zahar gaua dalako eta aurrekoa, abenduak 24, Gabon gaua. Hori dala-eta, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko" hilabete honetako bilkura bihar, abenduak 17 ospatuko da, ohiko lekuetan eta orduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan, Getxon, Telletxe plazan (Metroaren ondoan) …
Eleiz Museoak Bizkaiko erlejino-artearen sena agertzera emongo dau
Gaur aurkeztu dabe "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de BIzkaia" aldi baterako erakusketa Eleiz Museoan. Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko alkarlanaren emaitza barria da. 2026ko maiatzara arte egongo da erakusketa Eleiz Museoan. 1870 eta 1936 bitarteko 60 bizkaitar artelanok erlejino-mezuak jasoten dabez.
Abendualdiko batzar eta erretiroak
Gabonen atarian, asteburuan Abendualdiko hainbat ekitaldi ospatu da eleizbarruti osoan.Horreetako batzuk eta gero eta fededun gehiago batzen dabezan Guadalupeko Andra Mariaren egunaren inguruko beste hainbat gogoratuko dogu:
Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren deia Belengo Bakearen Argiaren ospakizunean parte hartzeko
Belengo Bakearen Argia nazinoarteko ekimenak bakearen aldeko sentiberatasuna biztu gura dau senidetasun eta espiritualtasunetik, itxaropenezko mezua eroanez munduko bazter guztietara. Urtero, eskaut gazte batek Belenen dagoan Jesusen Jaiotzaren haitzuloan sugarra bizten dau eta ehunka herrialdetan milaka lagun lotzen dituan bidaia sinbolikoari ekiten jako. Bakearen Argia datorren barikuz, abenduak 19, helduko da Bilbora Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru dala, 18:45etan ospatuko dan otoitz eta bialketarako eleizkizunean.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan
Abenduan, kulturarteko alkarteak prest dagoz Gabonak sakontasunez bizitzeko. Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabezan jardueretako batzuk aurkeztu ditu:
Zeu zara Gabon! Berrizko gazteen taldearen eta helduen erreferentzia taldearen ekimena
Gaur arratsaldez, Berrizen, Gabonen atariko ekitaldia egingo da gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatuta. Antolatzaileen esanetan, "gelditzeko, alkartzeko eta bat eginda egun honeetako poza bizteko tartea izango da".
Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Durangoko ekintza bandalikoak salatu ditu
Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak Durangon oroimenezko hainbat plakaren aurka burututako erasoak salatu eta gaitzetsi egin gura ditu. Kristau alkarteari bialdutako oharrean dinoenez, "biktimen oroimena zikintzea, ekintza garratza da eta guztiz ankerra".
Organo-solas kontzertua Durangon
Gaur. 20:00etan, organo-solas kontzertua ospatuko da "Argi-gogoetak" zikloaren barruan, Durangoko San Frantzisko monasterioan. Victor Perea Garcia organistak musika eta gogoeta buztartzen dituan emonaldia eskeiniko dau, besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jehan Alain eta Felix Mendelssohn-Bartholdy musikagileen piezak interpretatuz.



