Barriak

Etiquetado como: Bidesari

10.06.2026

Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean

Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.

10.10.2024

Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez

Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko …

23.01.2024

Lekukotasunak Basauriko kartzelatik, Bizkaia Irratian

Atzo, Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik emon eban "Goizeko izarretan" irratsaioa. Besteak beste, Heraclio Varona Kartzela Pastoraltzaren Bidesari alkarteko kideak parte hartu eban. Bere esanetan, Espainiako kartzela-sistema Europako gogorrenetakoa da. "Preso gehienek osorik beteten dabe zigorra eta espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik …

20.12.2023

Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana

On Joseba Segura Bilboko gotzaina San Bizente abade-etxera joango da bihar -eguena- eta Erruki-etxera etzi -barikua-, bertan bizi diran abade nagusiei bisita egin eta eurakaz egoteko eta bazkaltzeko.

21.09.2023

Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe

Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako

03.04.2023

Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu

Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko …

13.12.2022

Bidesari, 28 urte presoen ondoan

Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2603 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

Emaitzak orrialdeka