Barriak

Etiquetado como: Erlejinoartekoa

20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

10.06.2026

Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun

Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.

08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba …

05.03.2025

Barikuz, "bizikidetzaren" aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon

Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".

07.07.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroan

Uztailaren 4, 5 eta 6an, Migratzaileen aldeko Jesuiten Zerbitzuak, Ellacuria Fundazinoaren laguntzagaz, antolatuta, "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroa ospatu dau BIlbon. Gizarte anitz eta konprometituaren eraikuntzagaz konprometitutako hainbat lurraldetako hogeta bost lagunek parte hartu dabe berbaldietan eta bisitaldietan.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2590 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
30.06.2026

Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean

Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

29.06.2026

San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna

Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …

26.06.2026

Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian

Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita  katalogatu dira.

26.06.2026

Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an

Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.

25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

Emaitzak orrialdeka