16-10-2025 Jueves, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pazkoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2134 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
16.10.2025

Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean

Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai. 

16.10.2025

Mundakako Santa Katalina, 'pelikulako' ermita

Mundakako Santa Katalina ermita ikuspegi ikusgarriak dituan altxor historikoa izateaz gainera, zinema-platoa be bada, makina bat grabaketa egin da-eta bertan. Ezagunenetako bat, 'Presunto culpable' telesaila da eta leku honetan hasten da trama nagusia. Bihar, 18:00etatik 19:30etara, leku ezagun hau bisitatzeko aukera izango da. Edorta Jimenez idazleak jardungo dau gidari-lanetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dan bisitan. Lekuak, mugatuak dira eta turismo-bulegoaren bidez egin daiteke izen-emotea.

16.10.2025

Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren

Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia. 

15.10.2025

"Durangoko basilikaren misterioak", Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urrian ospatzen diran Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, Durangoko Vicente Zabala alkarteak "Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikaren misterioak" berbaldia antolatu dau. Bihar, urriak 16, izango da Andra Mari basilikan, 19:00etan, Durangon San Faustoren omenez ospatzen diharduen jaien testuinguruan.

15.10.2025

I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten

Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta  baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala. 

15.10.2025

Itxaropenaren txalupa Gordexolan lehorreratu da

Datorren zapatuz, urriak 18, "Erromesaldia" egingo da II. bikaritzan (Enkarterri). Gizakia Fundazinoak mendetasunak dabezan pertsonakaz egiten daben lana izango da "itxaropen-ikur". Ekitaldia eleizbarrutiko bikaritza guztiak zeharkatzen diharduan eta datorren abenduaren 28an Santiago katedralean burutuko dan Jubileuaren Gizarte Alderdiaren testuinguruan egingo da. 

14.10.2025

DOMUND 2025, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan

Datorren domekaz, urriak 19, DOMUND eguna ospatuko dogu, "Misioneros de esperanza entre los pueblos - Herrien arteko itxaropen misiolariak" goiburuaren harira, Frantzisko Aita Santuak deitutako Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan. Honako honegaz batera agertzen dan bideoan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkari eta MIgrazinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak zera nabarmendu dau: "gaur munduak itxaropenaren misiolariak behar ditu, euren bizitza eskeiniz maitasuna guzurra eta …

13.10.2025

Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari

Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko funtsera zuzendu daiela. 

13.10.2025

Asteburuko barriak

Milaka fededun hurreratu zan bariku eta zapatuz Begoñako basilikara, Amatxuren eguna ospatzera. Gainera, zapatuz Sor Monicah de la Preciosísima Sangre de Jesús klausurako monja domingotarraren profesa nagusia ospatu zan Lekeition, eta iparraldeko misino-topaketa Donostian, Misinoetarako Gazteiz, Donostia, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideak bertan zirala. Gainera, zapatuz, Santurtzi PBko pastoral kurtsoaren hasiera eta bialketarako ospakizuna egin eben Maria Eleizaren Ama parrokian.

13.10.2025

Sor Maria Troncatti altarara goratzeak poza dakar Barakaldora

Urriaren 19an, Leon XIV.a aita santuak altarara goratuko dau Sor Maria Troncatti. Egun berezia izango da Maria Laguntzailearen Alabak (salestarrak) alkartearentzat. Barakaldon 80 urte inguru daroiezan Maria Laguntzailearen Alabak salertar ordenako alkartearentzat "egundoko grazia" da gertaera hau eta Foruen etorbidean hasi eta gaur egun Zuazoko Begoñako Andra Mari ikastetxean jarraitzen dauan heziketa eta pastoral lanaren onespena.

Emaitzak orrialdeka