Barriak
Etiquetado como: San Blas
San Blas egunez, ospakizunak Bilbon eta Abadiñon
Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik gaur, martitzena, San Blas eguna. Goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara, ordu erditik ordu erdira, kordoiak bedeinkatuko dira. 20:00etan, Eukaristia ospatuko da gaixoen alde.
"Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela"
Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik …
Egun seinalatuak liturgia egutegian eta folklore erlijiosoan
Liturgia egutegian eta folklore tradizional erlijiosoan seinalatuak diran hiru egun ospatuko doguz. Barikuz, otsailak 2, Kandelerio eguna ospatuko da. Gernika-Lumon ohikoa danez, kandelak bedeinkatu ondoren umeak taldean atarako dira 'Kandelerio lerio' koplak kalez kale kantatzera. Kandelen bedeinkazinoa Andra Mari eleizan egingo da arratsaldeko zazpietako mezan. Otsailaren …
San Blas egunez, bedeinkatutako kordoiak Bilbon eta Abadiñon
Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza zabalik egongo da goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Luis Alberto Loyo Alde Zaharra Pastoral Barrutiko arduradun eta Santiago katedraleko deanak azaldu dauanez, kordoiak bedeinkatuko dira 9:00etan, 12:00etan eta 18:00etan eta 19:30etan, gaixoen aldeko meza ospatuko da. Loyoren esanetan, "kordoiak doan banatuko dira eta …
"Jazotakoa jaso" sarien zuzeneko emonaldia
Bilboko eleizbarrutiak osoko ekologiari buruzko alkarrizketa sustatzen dihardu gizarte mobimentuetan
Datorren eguenez, apirilak 24, mahai-ingurua ospatuko da Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. “'Laudato Si’' gizarte mobimentuakaz hartu-emonean" goiburuaren haritik, zera landuko dabe: "zelan lotu Laudato Si’ entziklikaren proposamenak mobimentu eko sozialen jardunbide eta aldarrikapenakaz".
San Migel-Orozko eta Sestao Pastoral Barrutiak: Erromesaldia eta erretiroa
Apirilaren 18an, zapatuz, San Migel-Orozko Pastoral Barrutiko (PB) -San Migel, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Zollo eta Orozko- 60 lagun inguru Burgosera peregrinazinoan joan zan. Beste alde batetik, Sestao Pastoral Barrutiak (PB) urteroko helduen erretiroa ospatu eban Berrizen.
Bihar, Markinatik, 'Jazotakoa jaso' sari-banaketa zuzenean
Bihar, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Lan barrien aurkezpena Liburuaren Egunaren bezperetan
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta, ohikoa danez, literaturari buruzko hainbat jarduera ospatuko da egun horren inguruan. Gaur, barikua, Ramon HIlario Rodriguezen "La Semana Santa de Barakaldo" liburua aurkeztuko da Barakaldon. XX. gizaldian Bizkaiko ererlijinotasun herrikoiaren adierazpenik esanguratsuena izan zanaren oroimen historikoa jasoten dau. Eguenean bertan, BIlboko ikastola baten filosofia-, historia-, psikologia- eta erlejino-irakasle dan Emilio Mañas Ruizen "El Santuario de Begoña (Bilbao) y el nacionalismo vasco en la Historia Contemporánea y …
Etorkinen ezohiko erregularizazinoa gizarte zuzentasunezko neurria da
Karitate eta Zuzentasunerako Billboko eleizbarrutiko ordezkaritzak eta Caritas Bizkaia erakundeak positibotzat jo dabe migratzaileen ezohiko erregularizazinoa ahalbidetuko dauan Errege Dekretuaren onarpena. Euren ustez, "erantzukizun politiko, etiko eta sozialeko neurria da".
Eleiz Museoko zuendariak Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko zikloari hasiera emongo deutso
Urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Bizkaian, baina hilabete honetan bertan ospatuko da hareei lotutako ekitaldi bat. Bizkaiko Foru Aldundiak berbaldiak antolatu ditu jarduera prestatzeko eta lehenengoa apirilaren 21ean izango da Ondare aretoan, Raquel Cilla Lopez Artearen Historian doktore eta Bilboko eleizbarrutiko Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik, 18:30etan eta ekitaldi irekian.
Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira
Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra
Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira.



