26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Gardentasuna

23.05.2023

Bilboko Eleizbarrutiaren hobekuntza gardentasunean

"Haz Fundazinoak" Estatuko Eleizbarrutien  gardentasun eta gobernu onari buruzko III. txostena argitaratu barri dau. Hirurogeta bost Eleizbarruti garden edo zeharrargitsutzat jo dabez eta bost opakutzat. Zamorako Eleizbarrutia dago lehenengo postuan eta bere atzetik Bilboko Eleizbarrutia, aurreko txosteganaz alderatuz, emaitzak hobetu ditualarik -betetearen %77tik %81era …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1230 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kultur anitzetako taldeek antolatu dabez gaurko 'Bizkaia isilik' bilkurak

'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

25.06.2024

Indautxuko alkartea Francisco Javier Nuñez Fernandezi eskainitako omenaldian

Atzo, Bilboko Udalak omenaldia egin eutsan Francisco Javier Nuñez Fernandez poliziaren biktimari. Plaka jarri eben Albia lorategiko plazaren ondoan, 1977.eko maiatzaren 30ean poliziaren indarkeria jasan eban biktima honen oroimenez. Basurtuko ospitalean hil zan hamahiru egun oinazetan emon ondoren. Carmina, alarguna eta Ines, hiru urteko alaba itzi ebazan. Ines Nuñez emakume oso konprometitua izan da Indautxuko eleiz alkartean eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko taldean be izan da. 

25.06.2024

Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia

1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, XVII. Kapitulu Nagusiaren amaieran, barriro aukeratu eben bizkaitarra datozan 6 urteetan karguan iraun daian. 

25.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz

Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea parrokiako erreferente eta Areeta-Romoko ekipo ministerialeko kideak eta Cris eta Marlon filipinar alkarteko koordinatzaileak. 

25.06.2024

"Ondareari buruzko jardunaldiak aukera ona dira zer garan agertzeko"

Espainiako Gotzainen Batzarrak antolatutako Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldien hasierako ekitaldia gaur arratsaldeko bostetan izango da Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan. Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbituko arduradunak eskainiko dau inaugurazino-hitzaldia gai honen inguruan: "Bilbao. Industria eta kultur garapenetik krisialdira eta uri-sorkuntzara". Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak "uriak bizirik dagozala eta sasoian sasoiko premina eta ohiturei erantzuten deutsela" agertu gura daben …

25.06.2024

Kanpamentua Urkiolan

Ikasturtea amaitu eta oporrak hartuta, udako kanpamentuak egiten be hasi dira, esate baterako, Gernikako Kosnoaga aisialdirako taldea Urkiolan da udaldiko lehenengo egunak igarotzen. 

25.06.2024

Lagun asko batu da familien egunean, Gaztenahiaken kanpamentuan

Egunotan, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) Gaztenahiak taldea kanpamentuan da Orobion. Domekaz egun berezia bizi izan eben, hain zuzen be, "Familien eguna", familiakaz, begiraleakaz eta Jose Alberto Guemes PBko parrokoagaz. 

24.06.2024

Asteburuan, jarduera ugari Eleizbarrutian

HOAC mobimentuaren batzar nagusia, kanpai-kontzertua Begoñan, sendotzak eta omenaldia kurtso honetan Algortari agur esango deutsan Javi Garai abadeari, horra hor, besteak beste, azken egunotako jarduerak.

24.06.2024

600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain

Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz. 

24.06.2024

Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.

Emaitzak orrialdeka