Barriak
Etiquetado como: Urtekoak
Urtekoak. Begirada 2022ari
2022a, urte bete-betea izan da. Askotarikoak izan dira barriak, positibo eta negatiboak, itxaropenez betetakoak eta bakarrik Jaunaren Argiak urratu leiken iluntasunean murgiltzen gaituen barri baltzak. Hurrengo bideoan, urteko barrien laburpena jasoten da, bizkeliza.org orrialdean agertu izan diran barririk nabarmenenak bilduz. Urte barri on!
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)
Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.
14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita
9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.
Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara
Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.
Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.
III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean
Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).
Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin
Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan.
Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen
Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.
'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".
IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz
IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".



