04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 109 )
 

Barriak

Etiquetado como: Santiago Bidea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1102 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
27.11.2022

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

26.11.2022

Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde

Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

25.11.2022

Eleizbarrutiko ordezkariak emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko ekitaldietan

Gaur eguerdiz, ekitaldi instituzionala ospatu da Bilboko Arriaga plazan, Bilboko Udalak deituta, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan. Joan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan da agiri instituzionala irakurtea izan dan ekitaldian, eta Nekane Alonso bardintasunerako zinegotzia eta udaleko beste hainbat ordezkari be bertaratu da. Hainbat erakunde egon da ordezkatuta, besteak beste, Bilboko Eleizbarrutia, kasu honetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.

25.11.2022

Malawiko 16 lagunek San Viator ikastetxearen egitasmo baten parte hartzen dihardue

Don Bosco Youth Technical Institute en Lilongweko (Lanbide Heziketa elektrizitatean eta automobilgintzan) 14 ikaslek eta irakasle 2k SAAM egitasmoan parte hartzen dihardue egunotan. Egitasmo horren barruan dago, hain zuzen be, EBI sareko Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxea. Hilabete iraungo dabe hemen, zehazki, abenduaren 17ra arte. Taldeak Bilboko San Adrian parrokiako lokaletan hartu dau ostatu egun horreetarako. Mertxe Santoveña ekintzailetza eta komunikazinorako San Viator ikastetxeko arduradunak azaldu dauanez, ikastetxeko kide eta irakasle boluntarioei esker garbitu …

24.11.2022

Gaur, Kidendaren 20. urteurrena

2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.

Kidenda celebrará hoy el acto conmemorativo de su 20 aniversario en Barria (Plaza Nueva, 4, Bilbao), a las 18:00 h. La Asociación Kidenda se constituyó en 2002, año en el que también abrió la tienda que, a su vez, haría de sede del proyecto, aunque en realidad Kidenda comenzó antes, en 1996, del compromiso de Cáritas Bizkaia y Misiones Diocesanas, por el Comercio Justo, como forma de …

23.11.2022

Eleiza Afrikan eta Sinodoa, gaur Bilbon ospatuko diran berbaldi biren gaiak

Eskaera gehienak Afrikatik jasoten dira eta ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari’ erakundeak dohaintzen %30 inguru zuzentzen dau bertara.
22.11.2022

Carmen Bernabe teologoa «Sinodo-senaren unea» mintegian

Gaur arratsaldez opsatuko da “Sinodo-senaren unea” mintegiaren bigarren saioa. Ekimen hau Bilboko Eleizbarrutiko Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sustatzen dabe eta Carmen Bernabek jardungo dau hileroko jarduera honen bigarren saioan. Urrian emon jaken hasiera berbaldiei eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Mintegiak oinari teologikoa eskaini gura dau kontu honen inguruan, eta ezarpenaren ustezko ondorioak arakatu zenbait alderdiri –erabagiak hartu, emakumea, ministerialtasuna…- dagokionez.

22.11.2022

Eleizbarrutia, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde

Bilboko Eleizbarrutia azaroaren 25eko Bilboko ekitaldi instituzionalean hartuko dau parte. Bikario Nagusia, Kerman Lopez izango da gotzainaren izenean udalak antolatuko dauan agerraldi publikoan. On Joseba Segura asteon Madrilen dago Konferentziako Batzordean parte hartzen. Lan Pastoraltzatik, egunari begira, argitaldi barria argitaratu dabe. Honetan, indarkeria matxistari ezetz borobila emoten jako Bizkaiko Eleizatik. Bat gehiagorik bez, esaten da argitaratutako testuan.
Este próximo viernes 25 de noviembre, la Diócesis de Bilbao se sumará al acto institucional organizado por el …
21.11.2022

Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz

Prest dagoz dagoeneko Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak webgune honetan. Koloreak dagoz materialen oinarrian. Alde batetik, Ebanjelizazino Planean erabili diran lau koloreak: orlegia, horia, urdina eta gorria dira edukinen ardatz. Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken laztanari sei zortziko’ doinuaz abestutako bertsoen laguntzeagaz, kolore bakotxari dagokion Ebanjelioaren testua eta hausnarketarako materiala proposatzen dira. Horrez ganera, aurton jaiotza berezia prestau gura da: …

21.11.2022

«Entre-Ríos-Errekarte» Pastoral Barrutiaren Eguneko ospakizuna

Atzo, domeka berezia izan eben Entre-Ríos-Errekarte Pastoral Barrutian (PB). biko etenaldiaren ostean, PBaren Eguna ospatu dabe barriro be. Zorrotzako Mirarigilea parrokian ospatu eben eguna partaide guztiak otoitzean bat eginda. Sergio Buiza lurraldeko bikario eta Ekipo Ministerialeko jarduneko Moderatzaileak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren ardatzak aurkeztu ebazan. EEEa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa egiteko eskatu eban, horretarako, adinaren arabera batu eta karta-jokoaz baliatuz. Eguerdiko ordu batean, Eukaristia ospatu eben.