Barriak
Etiquetado como: Kultura
Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu
Gaur eta bihar, Bizi-Bete Bizkaiko Caritasek Nagusiei eta Zahartzaroari eskaintzen deutsan eta 2013an Bilboko Irala auzoan martxan jarri zan egitasmoaren 10. urteurrena ospatuko da. Gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan eta AA. Frantziskotarren parrokiako areto nagusian (Vista Alegre z/g), hamar urteko ibilbidea gogoratuko dabe hainbat lagunen lekukotasunen bidez. Bihar -martitzena-, Eukaristia ospatuko da eguerdiko ordu batean AA. Frantziskotarren parrokian, egitasmoan partaide izan diran guztien oroimenez.
Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
Hona hemen, argazkitan, asteburuan izan dan hainbat jarduera: Barikuz amaitu ziran Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunak. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben amaierako Eukaristia. Kristandade Ikastaroak mobimentuak bere ikastaroak ospatu ditu asteburuan Begoñako Gogarte Etxean. Zapatuz, Maria Gomez eta Gemma Escapa Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideek gaiaren inguruko saioa gidatu eben Algortan. Egun berean, zapatuz, Idoia Perez Mendiola Sinodoaren inguruko prozesurako Bilboko Eleizbarrutiko koordinatzaileak Sinodoaren aldi …
Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola
Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea eta Zunbeltz Bedialanaueta Ondarroako alkatea.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Paulino Larrucea Eleizbarrutiko abaderik adintsuena hil da
Atzo hil zan Bilbon Paulino Larrucea Cenigaonaindia abadea 97 urte ebazala. Gaur egun, gure Eleizbarrutiko abaderik edadetuena zan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna etzi -urtarrilak 30, astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Begoñako basilikan.
Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.Itziar Epalza Urkiaga Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari nagusiari alkarrizketa egin eutsan. Mikel Amundarain Industrria sailburuordeak eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Barrikuntza eta Eraldaketa …
Emakumeek arrantza-arloan daben egitekoa aldarrikatu eta agertu dau Labayruk
Labayru Fundazinoak "Gu be bagara itsasoa / Nosotras también vivimos de la mar" egitasmoa aurkeztu dau gaur -barikua-, Bilboko Itsasmuseumean. Lan honen bitartez,"emazte eta ama izateaz gainera", itsasoko emakumeek daben garrantzia erakutsi gura dabe. BIngen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak, Akaitze Kamiruaga lanaren egileak eta egitasmo hau garatzeko informazinoa emon dauan hainbat lagunek parte hartu dau, besteak beste, ekitaldian.
"Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak"
Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoak Bilbon azaldu ebazan atzo bere egitasmoak. Marina Sampedro eta Mª Jesus Perez Makita Fundazinoko kideek egin eben aurkezpena Somorrostro ikastegiko ikasle-talde baten eta euren irakasleen Kidendako laguntzaileen eta Bidezko Merkataritzaren inguruan jakin-mina daben lagunen aurrean. Euren esanetan, "Bidezko Merkataritza ez da erostea eta saltzea bakarrik, apustua, filosofia, bizimodu jakin bat baino eta bakarrik kontsumoa eta bazterketa dakarzan kapitalismoaren aurkako oinarri batzuk aldarrikatzen ditu":
Gotzainak Itaka-Eskolapioen eskutik egingo dan Bakearen aldeko ibilaldian parte hartuko dau
ITAKA-Eskolapioek antolatuta, bihar -urtarrilak 28, zapatua- "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 39. ekitaldia ospatuko da, "Bakearen aldeko asteari" amaiera emonez. Astean zehar, hainbat jarduera garatu dabe kurtso eta adinka banatuta, "bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustatzeko". Ibilaldia ikastetxean hasiko da eguerdiko 12:00etan eta aurton On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak be parte hartuko dau. Ikastetxetik Moyua plazara iritsiko dira Errekalde zumardia zeharkatuz eta handik, Kale Nagusitik, Arriaga antzokiaren inguruko plazara joko dabe.
Kristandade Ikastaroen deia "esperientzia eraldatzailea" bizitzeko
Gaurtik domekara arte, Kristandade Ikastaroak mobimentuko kideak batuko dira Begoñako Gogarte Etxean. Antolatzaileen esanetan, "bategite pertsonala izango da, Jesusegaz bat egitea, adiskidetasunean bat egitea, Jainkoaren maitasunaren esperientzia bizitzea". Gehiago jakiteko: cursilloscbi@barria.net edo 673400452 (Maite) eta 635742877 (Felipe) telefonoak.