31-10-2025 Viernes, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Aita Santua

10.01.2023

"Aita Santua, teologo jakintsua eta fededun otoizlaria izan da"

Gaur eguerdian, Bilboko gotzaina izan da buru Benedikto XVI.aren aldeko hileta-mezan, Bilboko katedralean. Fededun ugari batu da aita santu erretiratuaren alde otoitz egiteko. Katedraleko kapituluko, gotzain kontseiluko kideek eta beste hainbat abadek emon dabe alkar-meza, web orrialde honen bidez zuzenean emon dana. On Joseba Segura gotzainak, aita santu alemanak eskaini …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2162 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.10.2025

Eguenean hasiko da "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia

Datorren eguenez, urriak 30, hasiko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bokazino Pastoraltzagaz batera, antolatu dauan "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia. Barrian (Plaza Barria, 4, Bilbao) ospatuko da eta gaztetxo, gazte eta helduen prozesuetan laguntzen daben pertsonei eta akonpainamendurako erak aztertu gura dabezanei zuzenduta dabo batez be. 

27.10.2025

"Otoitza eta bizitza" tailerra, eguaztenez, Bilbon

"Otoitza eta bizitza" tailerra ospatuko da urriaren 29an, eguaztenez, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako lokaletan (Aretxabaleta, 1. 5. pisua ezk.), 19:00etan. Gehiago jakkiteko, 660 306 410 (Pedro )telefonora deitu. Bizkaian, laikoek sustatzen dabez tailerrak eta urtero lez ekitaldi interesgarriak antolatu dabez aurton be. 

26.10.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
25.10.2025

Gernikako Josefinek kongregazinoaren 150. urteurrena ospatzen dihardue

Azaroaren 9an amaituko da karisma josefinoaren eta San Joseren Mirabeen kongregazinoaren hasieraren 150. urteurreneko urtea. Gernikako San Jose alkarteko monjak, herrian "Josefinak" lez ezagutzen dabezanak, esker oneko Eukaristia ospatu eben atzo Bilboko gotzaina buru zala. 

24.10.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza sinodo-taldeen biltzarrean, Vatikanon

Gaurtik domekara arte -urriak 24-26-, sinodo-taldeen eta partaidetza-erakundeen Jubileua ospatuko da. Gertaera hau une esanguratsua izango da Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusiaren azken agiriaren garapenerako aldian. Mundu osotik joandako 2.000 lagun inguru batuko da eta hemendik Sinodorako Batzorde Teknikoko ordezkaritzak parte hartuko dau.

24.10.2025

Liburutegien eguna. "Informazinorik ezaren aurka: Liburutegiak

Gaur, urriak 24, "Liburutegien eguna" da. Liburu, Komiki eta IraIrakurketarako Kultura Ministerioko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako egun honek 1992an, Balkanetako gatazkan, Sarajevoko liburutegia suntsitu eban zoritxarreko sutea gogoratzen dau. 

24.10.2025

150 andereño eta maisu barri Bizkaian

Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako XIII. promizinoko graduatuen graduazino-ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da 158 hezitzaile barrion unibertsitate-heziketari amaiera emongo deutsan saioa. 

23.10.2025

Zortzi leiho inklusinoari: deialdia Bilboko Gizarte Jubileurako

Mundu osoko Eleizak, baita Bilboko eleizbarrutiko parrokia guztietan be, ospatuko dau Pobreen Munduko Eguna azaroaren 16an. Baina hemen, bezperan be ekitaldi esanguratsua izango da: Gizarte Jubileua ospatuko da III. eta VII. bikaritzetan. Ahuleziazko zortzi egoeraren inguruko esperientzia-tailerrak garatuko dira. 

22.10.2025

Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen

Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius bulda oinarritzat hartuta, baimena emon zan gotzain egoitza barri bi sortzeko: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña izan ezik- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoa osorako,

21.10.2025

Migrazinoetarako Mahaiak bat egin dau etorkinen ezohiko erregularizazinoagaz

Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarrak (CONFER), Caritasek eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak aurkeztutako idazkiarekiko atxikimendua onartu eban atzo. Herri-ekimen legegile horretan, Espainian legez kontrako egoeran dagozan etorkinen ezohiko erregulazinoa ahalbidetzea urgentziaz onartzea eskatzen dabe.

Emaitzak orrialdeka