Barriak
Etiquetado como: BAM
Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, …
Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz
Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz…
Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.



