Barriak
Etiquetado como: Bizkaia Irratia
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira
Gaur, BizkaiBira ibilaldiko laugarren etapan, Bizkaiko natura izango da protagonista. Bilboko gotzainak barriro parte hartuko dau 1.482 metroko altueran dagoan Gorbeako kurutzeraino joango dan gaurko ibilbidean. Goizeko bederatzietan ekingo jako etapari Zeanurin.
Amaitu da kurtsoa Seminarioan
Jose Luis Andia abadea hil da
Atzo -ekainak 26, eguena- Jose Luis Andia Alegria eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 84 urte ebazala.
Bilboko gotzaina Haur Misiolarien kanpamentuan
Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) erakundeak antolatutako kanpamentua ospatuko da Javierren (Nafarroa) ekainaren 22tik 29ra. Umeen (lehen hezkuntzako 3-6 mailakoak) eta gazteen (DBHko 1-4 mailakoak) kanpamentuak egingo dia. Gaur -barikua-, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Gotzain batzordeko presidentea joango jake bisitan.
Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri
BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako talde honen, zerbitzua nabarmenduko da.
Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano
Atzoko egunez -eguaztena- Deustuko Unibertsitatean ospatu zan ekitaldian, Macarena Cuenca Zientzia Ekonomiko eta enpresarialen (Deusto Business School) dekano-karguaz jabetu zan, Andoni Eguiluz Ingeniaritza-fakultateko dekano-karguaz eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano-karguaz. Gainera, Alvaro de la Ricak bere gain hartu eban Politika Akademiko eta Eraldaketa Digitalerako errektoreorde ardura.
"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia
Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, Zazpi kaleak, Erribera, Itsasadarra...
BizkaiBirako bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera
Atzo Begoñan emon jakon hasiera BizkaiBirari Begoñan hasi eta 13,06 kilometroren buruan, Galdakaon amaitu zan etapagaz. Gaur ospatuko da bigarrena, 15,94 kilometrokoa, Galdakaon hasi eta Igorren amaituko dana. Arratsaldez, Arratiako alkarte katolikoko etorkinak izango dira protagonistak.
Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian
HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.