Barriak
Etiquetado como: Erramu-domeka
BOSen kontzertuak Bermeon eta Lekeition
Gaur, Bermeoko Nazioarteko Musika Astearen barruan, Andra Mari Eleizan eta zapatuan, Lekeitioko basilikan. Hitzordu biak arratsaldeko zortziretan izango dira.
Amatxu, egun handirako prest
Atzo hasi zan Begoñan abuztuaren 15era orduko urtero egiten dan ohiko bederatziurrena. Tradizinoak agintzen dauan modura, Amatxuren eta umearen irudia zuriz jantzita egongo dira egun handia igaro arte.
Lekeitioko 700. uteurrena ospatuko da domingotarretan
Lekeitioko monja domingotarrak bariku honetan ospatzen dabe euren fundatzailearen eguna. Era berean, herriaren sorreraren 700.urteurreneko esker oneko mezea be ospatu gura dabe. Joseba Segura gotzaina izango da meza burua, 12etan hasiko dan ospakizun zabalean. Ostean, monastegiko klaustroan mokaua alkar banatuko dabe monjek herritarrakaz..
"Eleizea plazara" ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira
Maiatzaren 17an Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azoka izan zan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia. Egun horretan, Tropaeolum nanum (kaputxino nanoa) landarearen milaka hazi banatu ziran. Hazien poltsatxo hori 'Kit de la paz-Bakea erein' dalakoaren barruan egoan; partaide bakotxak berea pertsonalizatu eban eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu ebazan guztiak. Inguruan oreka eta harmonia "landuz", gutako bakotxak aldaketaren eragile izan leikela aditzera emon gura izan zan hazien bidez.
Eleizbarrutiko ordezkaritzak HOACen udako ikastaroetan, Madrilen
Gaur hasiko dira Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen (HOAC) udako ikastaroak. Datorren domekara arte -abuztuak 10- garatuko dira Madrileko Colegio Mayor Universitario Marques de la Ensenada dalakoan, «Lanaren eremuko ahulezia barriak dirala-eta: sentsibilitate eta erantzun barriak» goiburuaren haritik.
Kidendak web barria dau
Kidendak web orrialde barria dau: www.kidenda.org. Webgune barritu hau, "argiagoa da, bisualagoa, eskuragarriagoa bidezko merkataritzari lotutako pertsona guztientzat". Kidenda irabazi-asmo bako alkartea da eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu Bizkaian.
“Urdaibaiko Organoak” organo-jaialdia erdialdera heldu da
Ekainaren 19an emon jakon hasiera "Urdaibaiko Organoak" organo-jaialdiaren 21. ekitaldiari. Asteburu honetan be izango dira kontzertuak, esate baterako gaur -abuztuak 2, zapatua- Arratzuko Santo Tomas eleizan, 20:00etan, Benantzi Bilbao (organoa) protagonista dala, eta bihar -abuztuak 3, domeka-, Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan, Christian Tarabiaren (organoa) emonaldiagaz.
2024-2025, kurtso gogoangarria
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena nabarmendu dauan 2024-2025 kurtsoa amaitu barri da. Oroitzapenen eta alkartzeen kurtsoa izan da eta, aldi berean, begiak etorkizunean jarri doguz. Datorren azaroaen 9an emonjo jake amaiera urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago ktedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristiagaz. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
San Inazioren omenezko meza zuzenean, katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindari dan Loiolako San Inazio eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari edo zaindari laguntzailea dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur, Loiolako San Inazioren eguna da.