Barriak
Etiquetado como: Obispo
Barakaldoko umeen azoka solidarioko dirua, Caritasen gizarte jantokirako
Azaroaren 30ean, zapatuz, bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioaren aurtengo ekitaldia ospatuko da Barakaldoko Herriko plazan. 2001etik hasita egiten da azoka hau eta bakarrik pandemian geratu zan ospatu barik. Bertan batu daiten dirua Caritasek Barakaldon dauan gizarte jantokirako izango da, bigarren aldiz, izan be, 2013an be jantokiko arduradunen esku itzi eben dirua, orduan, 15.000 euro.
Migueli kantautorearen kontzertua barikuan, Muskizen
Migueli kantautoreak kontzertua eskainiko dau datorren barikuz, azaroak 22, Muskizeko Meatzari aretoan, 19:30etan, Gatz eta Argi komunitatearen eskutik. Komunitateko kideek dei egin dabe kantautorearen kontzertura -sarrera doan- koateko. Euren esanetan, "urte asko daroaz musikari lotuta eta bere umorea, gizarte konpromisoa eta biziaren aldeko grina kontzertuetan be agertzen da".
Eleiza, biktimen oroimenerako eremu barriaren inaugurazinoan
Gaurtik aurrera, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak gogoratzeko eskultura barria dago Bizkaian. Erakundeetako ordezkaritza zabalak parte hartu dau lehendakaria eta alkatea buru dirala ospatu dan ekitaldian. Biltoko Eleizbarrutia ordezkatuz, Kerman Lopez bikario nagusia izan da, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen diharduan gotzainaren izenean. Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Bilbao Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko kidea izan da plakan jasoten diran biktimen izenak irakurri dituan lagunetako bat. Dori Monasterio eta Ines Nuñez …
Kide barriak Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko batzorde eragilean
Joan dan zapatuz, azaroak 16, Eleizbarrutiko Pastoral KOntseiluaren kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan. Bertan, bidezko bozketaren ostean, Kontseiluak Mila Dominguez (San Inazio PB) aukeratu eban presidenteorde lez Honek Alicia Perez Bobadillaren lekua hartuko dau. Bere aldetik, Kati San Pedrok laikotza ordezkatuko dau Batzordean.
Pobreen Munduko Eguna Bilboko Eleizbarrutian
Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Egunaren inguruko jarduera ugari izan da Eleizbarruti osoan. Hona hemen ekitaldietako batzuk:
EKO-ACG eta HOAC "Aldaketaldia" klimaren aldeko alkartasunerako bilkuran
Bilboko Eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) eta HOAC mobimentuek Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan jasotako jardunbide bat sustatu dabe: "Bihurtze ekologikoaren ikuspuntutik konprometituko gaituen jarduera pertsonal eta komunitarioak garatu". Gaiaren inguruko lan sakona egin dabe, taldeetan "danona dan Etxearen" zaintzari eta ingurumenean gaur egun doguzan erronken aurrean jarduteari buruz gogoeta eginez. Euren esanetan, "ezinbestekoa da giza bizitza eta planeta irabazien gainetik lehenetsiko dituan gizarte hitzarmena".
Gotzainak `Reparación y reconciliación´ liburuaren aurkezpenean jardungo dau
On Joseba Segura gotzaina Madrilen da Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen. Bide batez, `Reparación y reconciliación´ liburuaren aurkezpenean parte hartuko dau bihar. Liburu horretan, 2022ko urrian, Ávilan ospatu zan Antropologia, psikologia eta espiritualtasuna Biltzarrean, aurkeztu eban txostena jasoten da. Gai horren haritik, gaur ekitaldia izango da BIlbon terrorismoaren eta indarkeriaren biktima politikoak omentzeko. Bikario nagusia izango da buru Eleizbarrutiaren izenean.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar
`BizkaiBira´ da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren "aberastasun naturak, espiritual eta kulturala" ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.
Aurkeztu da Abendualdiko puzzlea
Eleizbarrutiak azaroaren 8an aurkeztu ebazan Abendualdirako lagungarriak. V. bikaritzan aurkeztu dabez, hain zuzen be, joan dan astean Gernikan izan zan ekitaldian. Aurton, lau piezaz osotutako puzzlea osotzea da xedea. Abenduaren 1ean hasita, lau domekatan burutuko da jardueta eta bakotxean puzzlearen pieza bat jarriko da. "Alkartea, zerbitzua, iragarpena eta ospakizuna" arloetan eredu diran pertsona edo errealitateak identifikatuko dira piezaz pieza.