Barriak
Etiquetado como: Heriotza-oharra
Enrique Espino "irribarre eta samurtasuna" agertzen eban gizon hurkoa hil da
Urtarrilaren 31an, barikuz, Enrique Valentin Espino Gurtubay Eleizbarrutikok abadea hil da, 72 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -otsailak 3, astelehena- ospatuko da Basauriko San Pedro parrokian, 19:30etan.
Aita Martzel Andrinua eta Aita Luis Baraiazarra euskal kulturan eredu izan diranak hil dira
Goizean goiz izan genduan Luis Baraiazarra Markina-Xemeingo karmeldar alkateko frailearen heriotza eta minutu gitxiren buruan gure barruan zirrara sentitu genduan Martzel Andrinua pasiotarraren heriotzaren barriagaz. Fraile biok eredu izan dira euskal kulturan eta biak ala biak nabarmendu ziran fedearen eta euskeraren arloan. Lehenengoak lan klasikoak itzuli ebazan batez be, …
Juan Ignacio Bilbao Alcatena onberatasun handiko gizona hil da
Martxoaren 23an, zapatuz, Juan Ignacio Bilbao Alcatena Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur ospatuko da 18:00etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian.
Zabalik da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera
Arratsaldeko bostetan zabaldu da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean. Hasieran, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak otoitz egin dau sendiakaz batera eta hantxe izan da Iñigo Urkullu lehendakaria eta Amaia Arregi jardunean dan Bilboko alkatea. Arratsaldean zehar, ehunka lagunek bisitatu dau gaur 20:30ak arte eta bihar 10:00etatik 15:30ak arte …
Uriarte: "Bizitza Ebanjeliotik irakurteko gauza dan gizona"
Atzo Bilbon hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren inguruko lekukotasunak jasotzen jarraitzen dogu. Bihar -astelehena-, bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatuko da Begoñako basilikan, 17:00etan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eta web honen bidez zuzenean ikusteko aukeragaz. Martitzenez, Hileta-Eukaristia ospatuko da Donostiako …
Lekukotasunak On Joan Maria Uriarte gotzainaren heriotza dala-eta
Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzak makina batengan erasan dau eta askok esan dau zerbait gotzainari buruz. Komunikabide nagusietan ez ezik, gizarte sareetan be jaso izan dira On Joan Maria Uriarteren inguruko erantzun eta lekukotasunak. Batzuk jasoko doguz hemen. On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo ebanez, Eleizari eta gizarteari ondare handia itzi deutsan …
Jose Luis Gutierrez Amesti gizon adeitsu eta eskuzabala hil da
Martitzenez hil zan Bilbon Jose Luis Gutierrez Amesti Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Bilboko San Bizente Martiria parrokian.
Jesus Mª Llona "apal eta baztertuakaz oso sentibera zan" gizona hil da
Domekan hil zan Bilbon Jesus Mª Llona Urquijo eleizbarrutiko abadea, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Lemoako Andra Mari parrokian, 18:00etan.Bere aldeko olata-meza, urtarrilaren 21ean, domekaz, ospatuko da 13:00ean, Etxebarrin.
Jose Luis Ciordia gizon lasai eta aldarte onekoa hil da
Joan dan eguenez, abenduak 21, Jose LUis Ciordia Etenaut Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Ortuellako San Felix Cantalicio parrokian.
Jose Antonio Lopez Zugarramurdi abadea, "gizon adeitsu eta eskuzabala" hil da
Atzo hil zan Bilbon, 81 urteko zala, Jose Antonio Lopez Zugarramurdi Eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna astelehenez, azaroak 20, ospatuko da 19:00etan, Begoñako basilikan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.
Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian
Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.



