Barriak
Etiquetado como: Bizkaia Isilik
Gaur, "Bizkaia isilik" bilkura, hurrengoa, irailean
Gaur, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko ordu -19:30- eta lekuetan. Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
Indarkeria eta gerretatik ihes egiten diharduen emakumeak, protagonista 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Beste behin be, hilaren azken eguaztenez, bilkura isilak ospatuko dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Bilkura horretan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatuko dabez, ohiko lekuetan eta orduan -19:30-: Bilbon, Arriaga plazan; Protugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra …
'Bizkaia isilik', urteko lehenengo bilkura
Gaur arratsaldez ospatuko dabez, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, 2023ko lehenengo bilkurak. Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira. Ohiko lekuetan izango da, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; …
Bizkaia isilik bilkuren balantzea
Gaur arratsaldez ospatuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkura isilak, urte honetako azkenak.Hilaren azken eguazten guztietan lez, gaur be etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira.Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo …
Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dira gaur 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Bilkurak ohiko lekuetan egingo dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.



