Barriak
Etiquetado como: Caritas
DANAk eragindako biktimen aldeko eskaria asteburuko mezetan. Caritas Bizkaiak kanpaina jarri dau martxan
Caritas Bizkaia erakundeak larrietarako jardunbidea jarri dau martxan Levante aldean izan diran uholde larrietan kalteak jasan dabezan lagunei diruz laguntzeko. Bilboko Eleizbarrutian gizarte eta karitate ekintza sustatzen dauan erakundeak hainbat kontu zabaldu dau herritarren laguntasuna bideratzeko. Beste alde batetik, DANAk eragindako biktimen aldeko eskari berezia egingo …
Saria Caritaseko Txorierriko boluntarioentzat
Caritaseko Txorierriko kristau alkarteko bolunterioei autorpena jaso dabe Txorierriko Mankomunitataren eskutik. Hain zuzen be, saria emon deutse euren ibilbide eta ekintza solidarioagaitik, aspalditik ari dira-eta, egunero-egunero pertsona nagusiak bisitatzen, neskato-mutikoei eskola-laguntasuna emoten eta familia askori harrera-zerbitzua eskaintzen.
BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.
Caritas Bizkaia erakundearen deialdia puzzle erraldoia osotzeko
Caritas Bizkaia erakundeak deialdia egin dau gura daben pertsona, talde eta erakunde guztiek puzzle erraldoiaren osaketan lagundu daien. Zahartzaroaren aurkako gehiegikeria eta tratu txarren inguruan jabetzeko Munduko Eguna dala-eta antolatu dabe jarduera hau. Gaur, eguerdiko 12:30etatik 13:30etara izango da ekitaldia Bilboko Santiago katedralaren aurreko plazan eta pertsona …
Caritasek 13.000 lagun inguru artatu ebazan 2023an
Caritas Bizkaia erakundeak BIlbon dauan egoitzan aurkeztu dabe gaur goizean Caritasen 2023ko oroitza-txostena. Elena Unzuetak eta Ana Sofi Telletxeak, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari eta Gizarte Behatokiko arduradun, hurrenez hurren, erakundearen azken urteko daturik nabarmenenak eskaini dabez.
Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz
Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.
Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua
Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da …
Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino
Gaur goizean aurkeztu da datorren barikuz, urtarrilak 5, Bilboko Plaza barrian 10:00etatik 14:30etara ospatuko dan Errege-opil solidarioaren XX. ekitaldia. Ekimen hau, 2005ean jarri eban martxan Caritas Bizkaia erakundeak gizartea ume eta gazteek jasate daben bazterketa eta pobretasunaren aurkako borrokara erakarteko. Gaur egun be helburu bera dau: "sentiberatasuna biztu …
Kooperak ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa zabaldu dau
Bizkaiak kontsumitu osteko ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa dau, hain zuzen be, gaur, Mungian inauguratu dan 'Koopera Reusing Center II'. Koopera Caritas laneratze eta gizarteratzerako estatuko enpresarik handienak, baztarketa jasaten daben edo jasateko arriskua daben pertsonak laneratzeko eskaintza babaldu egin dau 3.368 metro karratuko instalazino barri honegaz.
"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina
Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko …
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da
Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.
Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen).
Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon
"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez.
Asteburuko argazkiak
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.
"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com
Astekoak, asteko barrien laburpena
El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.



