Barriak

Etiquetado como: Caritas

29.05.2023

Elena Unzueta, Bizkaiko Caritaseko zuzendari barria

Elena Unzueta Torre izango da Bizkaiko Caritaseko zuzendari irailetik aurrera. Jatorriz Zallakoa dan soziologo hau Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide da. Gaur egun eleiz erakundeko zuzendari dan Carlos Bargos Bilboko Gotzaitegiko Idazkaritza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzako Zuzendaritzaz arduratuko da. Gaur egun Idazkari Nagusi dan Juan Manuel Seco, bere aldetik, …

22.05.2023

Pertsona nagusien astea, Caritasen "Bizi bete" egitasmoaren barruan

Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak 

20.03.2023

Asteburuan, "Zaindu, eskutik heldu" Caritasen kanpaina

Datorren asteburuan, Bizkaiko Caritasek urteko kanpainetako bat ospatuko dau. "Zaindu, eskutik heldu/Cultiva cuidados" goiburuaren haritik, Cáritasek zaintzaren garrantzia nabarmendu gura dau. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak egun honetarako idatzi dauan gutunean, erabakiak hartzera deitzen dau: "zeure bizitzan, gizarte eta familia bizizan, eguneroko jokaeretan …

17.03.2023

"Argi ibili" Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko

 Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili' astea ospatzen dihardu martxoaren 15etik 21era, etorkinen aurkako estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazoteko xedeaz, "bizikidetza oztopatu daben eta gizarte batasuna zalantzan jarri" baino ez dabe-eta egiten. Urteak daroaz  Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili / No te encalles' umorearen aurkako jardunbidea garatzen, sentiberatasuna bizteko …

09.02.2023

Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe

Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko hogeta hamar kontsiliario edo laguntzaile batu zan atzo urteroko batzarra ospatzeko. Egunero egiten daben lanaren ingurukoak batera jarteaz gainera, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzemateari buruzko gogoetari ekin eutsen. Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban …

08.02.2023

Bizkaiko Caritasek Siria eta Turkiako larrialdiari aurre egiteko deialdia egin dau

Bizkaiko Caritasek Turkia eta Siriari laguntzeko diru-bilketarako kanpaina martxan jarri dau. Edozein dohaintza egitean, ezinbestekoa da NAN eta dirua zertarako dan aitatzea. 33154 bizumaren bidez.

31.01.2023

"Lagun Artean" alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu

Egunotan, egundoko hotza egiten dihardu eta Lagun Artean alkarteak mantak batzeko kanpainari berrekin deutso, kalean bizi diran pertsonei banatzeko. Azken gau-zenbaketan, 251 lagun aurkitu ebezan Bilboko kaleetan lo egiten. Alkartetik azaldu dabenez, "zoritxarrez, jakin badakigu askoz gehiago dirana". Hotz-bolada honetan, leku gehiago zabaldu dabez kale gorrian dagozan …

25.01.2023

Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik

"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.

05.01.2023

Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Mª Aburto alkarteak eta Teresa Laespada Lan, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru diputatuak parte hartu dabe, besteak beste Bizkaiko Caritasek Bilboko Plaza Barrian errege-opil solidarioa banatzeko antolatu dauan ekitaldian. Eurakaz batera, boluntario ugari batu da eta erakundeetako eta etxe laguntzaileetako hainbat lagun.

05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas …
Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

07.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
06.06.2026

Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez

Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.

05.06.2026

San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian

4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez. 

04.06.2026

Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.

04.06.2026

Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan

Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu. 

04.06.2026

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.

04.06.2026

Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin

Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora. 

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

Emaitzak orrialdeka