Barriak
Etiquetado como: Erretiroa
"Fair Saturday" saria Labayrurentzat
Labayru Fundazinoarentzat izan da aurtengo "Fair Saturday" saria. Autormen honeek Bilbon sortu ziran 2017an, "arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi baben norbanako eta gizataldeen ekimenak maila internazionalean autortzeko". Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak jaso eban saria atzo, Guggenheim Bilbao museoan ospatu zan ekitaldian. Hona hemen aurtengo beste saritu batzuk: Brittany Butler Harvard SICIko zuzendari eragilea (Boston); Chi-chi Nwanoku Chikene Orchestraren sortzailea (Londres); James Rhodes piano-jole eta idazlea (Londres); …
Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.
"Gatz eta Argi" komunidadeak kurtsoari hasiera emon deutso
"Gatz eta Argi" komunidadeko kideak asteburuan alkartu dira Begoñako Gogarte Etxean kurtsoari hasiera emoteko. "Nortasuna eta misinoa zerbitzatzeko. Bidean dan komunidadea" goiburuaren haritik, hogeta hamar lagun inguruk aurrez aurre dabezan erronkei eta datozan hiru urteetan garatu beharreko jardunbideei buruz gogoeta egin dau.
Asteburuko irudiak
Asteburuan ospatu da Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna. Atzo -domeka-, presoen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna izan zan eta Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Basauriko kartzelan, Bidesari alkarteko eta Kartzela Pastoraltzako taldeko kideak bertan zirala ospatu zan Eukaristian. Gotzaina, Loiuko mesedetako monjen etxean ospatu zan Eukaristian izan zan buru. Beste alde batetik, zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barroa.
Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna
Ospakizun "eder eta jentetsua" Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian
Joan dan zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barria, Areetako Mesedetako Ama parrokian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru eleizkizunean. Eleiza lepo bete zan Pastoral Barrutia osatzen daben parrolia eta alkarte erlijiosoetatik etorrita, hain zuzen be, Romo-Getxoko Mesedetako Ama eta Santa Ana eta San Jose Langilea parrokietatik eta Javerianak, Erreparatzaileak eta Jainkozko Artzainaren Amaren Kaputxinoak lekaimeen alkarteetatik eta Jainkozko Artzainaren Ama ikastetxetik.
Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan
"Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuagaz aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. ekitaldia BIzlaian. Kultur ekitaldiok urrian ospatuko dira, askotariko ikuskizunak eskainiz: ibilaldi gidatua Santa Agedara, berbaldi-kontzertua Begoñan organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko edo tailer-berbaldia Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan, besteak beste. Agenda kontsultatzeko eta lekuak online gordetzeko: www.ondareabizkaia.eus
Gaur eratuko da Areeta-Romo Pastoral Barrutia
Gaur, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Areeta-Romo Pastoral Barrutiaren (PB) eratze kanonikoa ospatuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizun horretan eta PBtik dei egiten deutse eleiztarrei parte hartu daien, "gure kristau alkartearentzat egundoko garrantzia dauan gertaera" da-eta.
Ministerio Ordenturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo batzarra
Joan dan ekainean, Carlos Olabarri Arratia aldeko parroko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendaria Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari izendatu eben. Gaur -barikua-, Idazkaritza horrek lehenengo batzarra ospatu dau Gotzaitegian. Olabarrigaz batera, taldea osatuko dabe: Maria Gomez Lagungoko psikologoen taldeko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak, Anton Rey eta Jesus Mari Zendoia abadeek eta Roberto Vidal diakonoak.
"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"
Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat egiteko aukera dau. Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa izango da buru eleizkizunean. Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako sailetik dei egiten dabe bertara joateko …