Barriak
Etiquetado como: Erretiroa
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon
"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez.
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak
Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) …
HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko
"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, …
Mandatudun laikoen erretiroa Larrean
Sasoi honetan ohikoa danez, eleizbarrutian mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Hiru egunez, 40 lagun inguruk biziko dau esperientzia hau Zornotzako Larreako gogarte etxean.
Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen
Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.
Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian
Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago …
Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta
Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben …
Asteburuan, misino-topaketa eta erretiroa Berrizen
Asteburuann, IV., V. eta VI. bikaritzetako helduen erretiroa ospatu da Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean. Gainera, gazteen misino-topaketa izan da Berrizen bertan, kasu honetan, Maturana aterpetxean eta Berrizko Mesedetako Misiolarien Misino-institutuak antolatuta, 15 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera bateko zein besteko partaideak zapatuz alkartu ziran ospakizun …
Datorren asteburuan, misino-topaketa Berrizen
Martxoaren 15 eta 16an, gazteen misino-topaketa ospatuko da Berrizko Maturana aterpetxean, Berrizko Mesedetakoen Misino-institututik antolatuta. Hamabost urtetik gorako gazteentzat da deialdia; goizeko 10:00etan batuko dira, zapatuz eta domeka arratsaldeko 16:00etan amaituko da topaketa.
Begoñako Amak tradizinoa eta alkartasuna batuko dauz
Itsas Prozesinoak itsasadarra zeharkatuko du abuztuaren 14an, barikuz, eta, hurrengo egunean, Jasokundearen ohiko erromesaldian jasotako dohaintza guztiak bideratuko ditu Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat, Caritas Bizkaiaren bidez.
Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean
Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.
Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan
Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.



