Barriak
Etiquetado como: Erretiroa
HOAC mobimentuak etenbako heziketarako erretiroa egin dau Berrizen
Asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak etenbako heziketarako sarrerako ikastaroa ospatu dau Berrizko Mesedetako Misiolarien komentuan. Alde Zaharreko, Barakaldoko eta Errekaldeko militanteek parte hartu dabe Juani Sosa Kanarietako HOAC mobimentuko militanteak gidatu dauan saioan.
Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan
Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen …
Zelan kristau izan gaur egun, Arraizpeko gazteen gogoeta
Asteburuan, Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) gazteek erretiroa ospatu dabe, "gehiagorako aldia da" goiburuaren haritik.Partaideen esanetan, "zapatu goizez, zelan izan kristau nire gaurko errealitatean galdera eginez ekin geuntsan egunari". Marta Pastorrek (CVX komunidadeetakoa) gidatu eban lehenengo bakarkako otoitzaldia, "Laudato Si entziklikaren, Garapen Jasangarrirako …
Zapatuz, erretiroa "Otoitza eta bizitza" tailerren eskutik
"Zorioneko izateko artea" gai orokorraren inguruan ospatuko da erretiroa, ekainaren 10ean, "Otoitza eta bizitza tailerrak" mobimentuak sustatuta. Leguak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Eleizbarrutiko Seminarioaren egoitza (Zabalbide, 92) ospatuko da, 9:00etatik 17:30etara. Gehiago jakiteko, 619450022 telefonora deitu (Lorena) edo …
Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta …
Garizuma-aldiko erretiroak Bilbon eta Barakaldon eta kulturarteko Kurutze-bidea
Asteburuan, Garizuma-aldiko erretiroak ospatu dira Eleizbarrutiko hainat lekutan. Zapatuz, Bilbon, Eloisa Bracerasek gidatu eban "Ahultasunean lagun egin" erretiroa. Barakaldon, Carlos Bargos arduratu zan Itxaropenaren Ama parrokian garatu zan saioaren gidaritzaz. Gainera, 200 lagun inguruk parte hartu eban Kulturarteko Kurutze-bidean, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak
Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak …
Atzo, 40 lagunek parte hartu eben kulturarteko erretiroan
"Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun", goiburuaren haritik ospatu zan atzo -eguena-, kulturarteko erretiroa Arrupe etxean, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.
Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon
Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.
Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan
Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako
Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan.
Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen
Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era berean, herri administrazinoen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako historiaren zati handi baten erakunde jagole diran eleizbarrutietako Historia Artxiboen arteko lankidetza egonkorrerako eskaera aztertu dabe.
"Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe"
Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran.
Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren …
Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan
Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.
Jaime Lopez Eguilazen irekitze-berbaldia Eleizako Liburuzainen Jardunaldietan
Jaime Lopez Egilaz Bilboko eleizbarrutiko Bibilitekako zuzendari izendatu barriak eskainiko dau irekitze-berbaldia Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldi Teknikoetan. Bihartik barikura arte luzatuko dira jardunaldiak. Lopez Eguilazek -EELAko diruzain be bada- Eleizako bibliotekak "gaur egun, ebanjelizazinorako eremu" dirala azalduko dau.
Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman
Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan.
Eleizbarrutiaren omenaldia emakumeari: autorpena, aldarrikapena eta kultura
Bilboko eleizbarrutiak aldarrikapena eta oroitzapena egiten dihardu Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta. Eleizbarrutiko hanbat parrokia eta erkundetan egin dabez ekitaldiak bardintasunaren aldeko borroka, dagoeneko gure artean ez diranen osoitzapena eta egunez egun alkartea eraikitzen dabenenganako esker ona buztartuz. Eleiz Museoan, "Emakumeak artean" erakusketa dago ikusgai; Balmasedan, Zornotzan, Sestaon, Igorren, Bermeon, BIlbon..., eta EBI EBI sareko 18 ikastetxeak dagozan lekuetan, M8 ospatu da.



